zarautz. Zarauzko Udala euskaraz bizitzeko bidean pausu garran- tzitsuak eman ditu urte honetan. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartu, eta otsailaren 27an hizkuntza irizpideak berritu zituen. Irizpideetan euskarari lehentasuna ematen dio Udalak eta Euskal Herrian Euskarazen iritziz, "euskararen normalizaziorako beharrezko da". Gainera, Udaleko alderdi guztiek, PPk izan ezik, bat egin zuten irizpide hauen onarpenean. Orain, Espainiako estatuko abokatuak auzitara eraman du Zarauzko Udala, herritarrekiko tratu nahiz kontratazio publikoak euskaraz egiteak legea urratzen duela argudiatuta. Honen aurrean, EHEk "babes osoa" eskaini dio Udalari.

"Gure nahiak guztiz zilegi dira, munduko beste edozein herritarrek bezala bizi nahi baitugu: gure

hizkuntzan. Bada garaia euskarak merezi duen estatusa izan dezan. Bada garaia gure hizkuntzan lasaitasun osoz bizi gaitezen. Zarauzko Udalak eta beste 35 udalerrik hori ahalbidetzeko pausuak eman dituzte eta oztopoak datoz orain", adierazi dute, herri guzti horiei babesa eskainiz eta Euskal Herri euskaldunaren bidean aurrera jarrai dezaten azalduz. Espainiako estatuak Herrirako 18 kide atxilotuz izandako "eraso krudela" ere kritikatu dute. "Azken aldian hezkun-tzaren, euskararen, gazteriaren, euskal ikurren, eta astelehenean bertan, elkartasunaren aurka eman bezala, kolpeak ematen ari da. Alor bakoitzaren aurkakoak beharrean, Euskal Herriaren aurkako erasotzat ulertzen ditugu", salatu dute.