Errenteria. Iraultza dantza taldeak, XVI. mendeko jantzien erakusketa jarri du Errenteriako Kapitain Etxean asteburu honetan, Erdi Aroko azokarekin bat eginez. Bigarren urtez jarraian Iraultza dantza taldeak garai horretako euskaldunak nola janzten ziren erakutsi asmoz antolatu du erakusketa.
Hamahiru jantzi daude ikusgai, lau gizonezko eta bederatzi emakumezko. Garai horretako grabatuetan oinarritutako jantziak dira guztiak. Gehienak bizkaitarrak dira, hala ere, tartean hiru gipuzkoar daude: Errenteria, Donostia eta Debako emakumeenak. Erakusketaren ordutegia 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.30era da.