Basarriren inguruko hitzaldia gaur, Zarautzen
bertsolariaren jaiotzaren mendeurrenaren baitan, nikolas zendoia eta pello esnal arituko dira hizketan
zarautz. Zarautzek Inazio Eizmendi Basarri gogoratuko du aurten, bertsolari, kazetari eta idazle izandako bizilagunaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute eta maiatzean zehar ere hainbat ekitaldi izango dira. Honela, gaur, Nikolas Zendoia eta Pello Esnalek Basarri: hitza eta itzala hitzaldia eskainiko dute 19.00etan, Sanz Enea kultur etxeko sotoan. Igandean (12.30), berriz, Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatzak kantuan arituko dira Torre Luzea parkean.
Halaber, datorren astean bi ekitaldi izango dira: asteazkenean, Gu ere bertsotan eskoletako egitasmoaren jaialdia eta hilaren 16an (osteguna), Joxemari Iriondok Basarriren kazetaritza hitzaldia eskainiko du.
Más en Gipuzkoa
-
“La justicia en Gipuzkoa está tensionada por el incremento de asuntos y su complejidad”
-
“El uso del euskera no arranca en la Administración de Justicia, hay que fomentar el amor a la lengua”
-
El ciclo Udaberriko Musikaldia de Azkoitia vibró con la música de Andreas Prittwitz
-
Rescatan a 24 pasajeros de un Cercanías en Oiartzun