Materia organikoarekin auzo konposta egiteko bi gune zabaldu dituzte Zubietan
26 familiek botako dute bertan etxeko zabor organikoa Donostiako Udalak abiatu duen negoziazio prozesuaren ondoren aztertuko du 'atez ate'ko sistema ezarri edo ez
Donostia. Donostiako eta Usurbilgo udalek elkarlanean auzo konposta egiteko bi gune zabaldu zituzten atzo Zubietan. Momentuz, 26 dira programa honetan izena eman duten familiak: etxeko materia organikoa bertan botako dute eta, ondoren, hala nahi izanez gero, konposta jasotzeko aukera izango dute. Bestela, bi udaletako ordezkariek jasoko dute sortutako konposta.
"Zaborrak zer diren ikasten ari gara azken urteotan eta eskaria egin genuen auzo konposta egin ahal izateko", azaldu zuen atzoko aurkezpenean Alazne Olaizola Zubietako Herri Batzarreko lehendakariak. Eskari horri erantzun diote Donostiako eta Usurbilgo udalek eta bakoitzak gune bat jarri du: 700 litroko zortzi eta zazpi konpostagailu daude bakoitzean, hurrenez hurren. Donostiak gainera auzotarrei aholkuak emango dizkieten teknikariak jarriko ditu eta material egituratzailea Usurbilek jarriko du bi guneetarako. Hala, bi udaletako ordezkariek lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten atzo, auzo konposta egiteko guneak zabaltzearekin batera.
Axier Jaka Donostiako Ingurumen zinegotziak ekimen hau Zero Zabor filosofiaren bidean beste pauso bat dela esan zuen eta, Añorgakoaren ondoren, antzeko guneak zabalduko dituzte baita Antiguan, Aiete eta Igeldon ere lehen fase batean. Aurrerago, horrelako guneak hiri guztira zabaltzea izango litzateke helburua.
'atez ate' Zubietarren kasuan, "kudeaketa arduratsua" egin nahi dutela esan dutela gogoratu zuen Jakak eta haien nahia aintzat hartzen duela Donostiako Udalak. Duela urtebete herri batzarrak inkesta bat egin zuen auzotarren artean eta atez ateko bilketa sistemaren alde agertu zen gehiengoa. Hala, sistema hori abian jarriko zutela ere iragarri zuten udazkenean, nahiz eta momentuz kontenedoreen ohiko bilketarekin jarraitzen duten.
Gai honi buruz galdetuta, Jakak gogoratu zuen Donostiako Udalak talde politiko guztien artean eztabaida prozesu bat zabaldu duela, birziklatze tasa igotzeko helburuarekin. Talde guztien artean adostasun bat bilatu nahi dutela errepikatu zuen zinegotziak, helburu hori lortzeko zein bide edo sistema den egokiena erabaki-tzeko.
Hala, eztabaida horren ondoren erabakiko dutela Zubietan (eta hiriko gainerako auzoetan) zein sistema jarri esan zuen Jakak. "Baina zubietarren eskaera ain-tzat hartzen dugu", azpimarratu zuen.
"hemen sortutakoa, hemen geratuko da" Alazne Olaizolaren iri-tziz, atzo zabaldutako auzo konposta egiteko guneak beste pauso bat dira zaborren kudeaketa hobe-tzeko bidean eta herri batzarrak ildo horretan lanean jarraituko duela iragarri zuen.
"Honekin Zubietak kudeatuko du hemengo zabor organikoa, hemen sortutakoa hemen tratatuko da eta konposta ere hemen erabiliko da", gaineratu zuen Olaizolak. Dena den, zaborren gaia "ez dela amaitzen" honekin gogoratu zuen. "Ahal den guztia birziklatu nahi dutela argi esan zuten zubietarrek", nabarmendu zuen herri batzarreko lehendakariak.
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría