Síguenos en redes sociales:

Felisa Axpe Beitiak ehun urte bete zituen atzo

Felisa Axpe Beitiak ehun urte bete zituen atzo

arrasate. Dotore-dotore eta irribarre gozoarekin bete zituen atzo Felisa Axpe Beitiak 100 urte. Oparirik ez zen falta izan egun berezi horretan. Felisak familiakoen eta udaleko ordezkarien bisita jaso zuen (irudian, atzoko omenalditxoa). Aramaioko Arriola auzoan jaiotakoa, gaztetan Arrasatera joan zen etxe batean serbitzatzera. 1935ean Felipe Yarza ebanista eta arotz oñatiarrarekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituen. Ferrerias kalean bizi izan da Felisa luzaroan, eta iaztik Iturbide egoitzan dago. Zorionak! argazkia: a.d.