Lehen hitza euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute hiriko dendetan
'kaixo!' lemarekin errotuloa banatuko die donostiako udalak Hasteko ia 200 denda eta taberna atxikitu dira kanpaina honetara
Donostia. Bezero euskaldunekin lehen hitza eta harremanak euskaraz izan daitezen kanpaina abiatu du Donostiako Udalak, hiriko merkatari eta ostalari elkarteekin batera. Hala, Kaixo! lema duen errotulua banatuko du Udalak momentuz kanpainan parte hartuko duten ia 200 denda eta tabernetan, horrela, erosleak saltzailearekin euskaraz egin dezakeela jakin dezan.
Kanpaina iaz burututako azterketa baten ondorio dela argitu zuen atzo Nerea Txapartegi Udaleko Euskara ordezkariak. Erdialdeko eta auzoetako 544 establezimendu bisitatu zituzten eta horietatik 191n zerbitzua euskaraz eman zezaketela baieztatu zuten. Hala, 191 horiek izango dira Kaixo! kanpainan parte hartuko duten lehenengoak eta errotuloa haien erakusleihoetan jarriko duten lehenengoak. Dena den, helburua hemendik aurrera denda eta taberna gehiago atxikitzea dela nabarmendu zuen Txapartegik.
Kanpainaren helburua, beraz, alde batetik bezeroak euskaraz mintzatu daitekeela jakitea da eta, bestetik, saltzaile edo tabernariek lehen hitza euskaraz egiteko ahalegina egitea. "Guretzat garrantzi-tsuena bezeroak eroso sentitzea da eta euskaldunak badira, euskaraz sentitzen dira eroso", azaldu zuen atzo Casa Rodríguez dendako Mari Jose Rodriguezek, kanpainan parte hartu duen dendarietako batek.
Bere kasuan, gainera, umeen-tzako arropa eta osagarriak saltzen dituenez, euskaraz min-tzatzea ohikoa dela azaldu zuen, gurasoak euskaldunak ez izan arren haurrak euskaraz mintza-tzen direlako.
Txapartegik azaldu zuenez, kanpaina aurrerapausoa izango da normalizazioaren bidean eta, gainera, merkatariei ere lagunduko die. Izan ere, iaz egindako azterketako datuen arabera, dendari eta tabernarientzat balio erantsia da eta garrantzitsua da euskaraz hitz egiteko gai izatea (hala esan zuten inkestan parte hartu zuten lautik hiruk).
Kaixo! ekimenaren baitan, errotuloak jartzeaz gain, euskararen erabilera sustatzeko ekintza gehiago proposatuko dizkiete merkatariei. Gainera, euskaraz ikasteko edo trebatzeko Udalak eskaintzen dituen aukerei eta laguntzei buruzko informazioa ere emango diete.
Egitasmo honetan Udaleko Euskara Zerbitzua Sshops Donostia elkartearekin, Gipuzkoako Ostalaritza elkartearekin eta Merkatarien elkartearekin aritu da lanean.
Más en Gipuzkoa
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos