Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior-en emanaldia izango da bihar Villabonan
kultura sailak hainbat eragilerekin batera martxorako egitarau zabala antolatu du
Villabona. Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek Barre egin emanaldia eskainiko dute bihar Gurea antzokian, 16.30etik aurrera, Villabonako Udalak sailak antolatuta. Sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira, 4,5 eurotan (haur zein helduek).
Pailazoen emanaldiak emango dio gaur amaiera otsaileko kultur egitarauari, baina martxorako ere Udalak hainbat ekintza aurreikusi ditu. Hala, martxoaren 9an Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kantaldia izango da Gurean, 22.30ean. Martxoan ere izango dira haurrentzako ekimenak. Hilaren 18an Txan magoak magia ikuskizuna eskainiko du Gurean, 16.30ean.
Bestalde, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harçira, martxoaren 8tik 11ra herriko Hutsunea Betez emakume taldeak antolatutako ekintzak izango dira. Besteak beste, martxoaren 8an bilkura egingo dute, fibromialgiari buruzko hi-tzaldia, eta poteo-kalejira eta bazkaria ere egingo dute Olentzon. Martxoaren 13an, berriz, Orreagako batailari buruzko hitzaldia iragarri du Haritza taldeak.
Más en Gipuzkoa
-
Donostia acoge su primera Semana entre Culturas, una iniciativa para “celebrar la diversidad”
-
El comercio florece en Lasarte-Oria este fin de semana
-
Beasain regala 10 euros para empezar a usar los coches eléctricos de alquiler
-
Zarautz comienza con la renovación del pavimento en los caminos de Sanz Enea