Síguenos en redes sociales:

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak batzar nagusia egingo du Alegian

Asteartean kultur etxean egingo dute eta, besteak beste, lehendakari berria aukeratuko dute

Alegia. Urte hasieran ohi duen legez, urteko batzar nagusia egingo du Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak asteartean, herriko kultur etxean. Lehen deialdia 20.00etan izango da eta bigarrena, aldiz, 21.00etan.

2011. urtean elkarteko bi abesba-tzek -Txintxarri Txikik eta Txintxarrik- egin dituzten ekintzak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Eta 2012ari begira bi koruek dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dira. Elkarteko zuzendaritza ba-tzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan eta lehendakari berria aukeratu.

Bazkide guztiei agertzeko deia egin zaie. Eta bide batez, elkarteko bazkide izan nahi duenak kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera egin besterik ez du.