legazpi. Atzo Artzain Eguneko argazki rallyko sariak banatu ziren Legazpiko kultur etxean. Lehen saria Leire Zearreta zumaiarrak eskuratu du, bigarrena Barañaingo Kike Balenzategik eta hirugarrena Fernando Anza donostiarrak. Herriko saria Iosu Garairentzat izan da.

Haurrek ere sariak jaso zituzten: Xabat Laiglesia, Miren Balenzategi, Ainhoa Grazia, Garazi Ibañez, Miren Urtzelai, Oier Romatet, Sara Grazia, Beñat Aristimuño, Irati Olaizola, Maider Viana, Unai Azkune, Ane Beloki, Amaia Romatet, Maddi Azkune eta Maddi Ugarte izan ziren sarituak.