"Ipuin bat amaitu bezain laster, beste obra bat idazteari ekiten diot"
Arrate Egañak (1963, Errenteria) txikitatik du idazteko grina eta sari ugari jaso ditu helduentzako nahiz haurrentzako idatzitako ipuinekin. Azkena, Zarauzko Lizardi Saria izan da, bere ibilbidean "mugarria" dena eta betidanik gogoan izan duen lehiaketa
ZARAUTZ. Lizardi Sariko XXIX. edizioaren irabazlea izan da Arrate Egaña errenteriarra bere Giltza haurrentzako ipuinarekin. Pasa den apirilaren 14ean jaso zuen 3.700 euroko saria, lehen aldiz aurkeztu den lehiaketan. Bermeon bizi da, Filologia Hispanikoan lizen-tziatu zen eta irakasle izan da Gipuzkoako zein Bizkaiko Institutuetan. Gaur egun ISEIn (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean) lan egiten du, hizkuntzen teknikari bezala. Irakurzaletasunari buruzko zenbait ikastaro ere eman ditu. Dirua jasotzeaz gain, irabazlearen ipuina argitaratu du Udalak eta ohi bezala, 2.500 ale Zarauzko ikastetxeetan banatu dira, gaztetxoenen artean literaturarekiko zaletasuna bultzatzeko. Helburu hori liburuak izan zezakeen "paturik hoberena" dela dio Egañak.
Zarauzko Udaleko Euskara Zerbi-tzuak antolatutako Lizardi Sarira hamaika lan aurkeztu dira aurten eta zurea, 'Giltza' deiturikoa izan du gustukoen epaimahaiak. Zer suposatzen du zuretzat sari hau irabazteak?
Mugarria da nire ibilbidean Lizardi Saria irabazi izana. Betidanik izan dut gogoan lehiaketa hau eta poz handia sentitu dut irabaztean.
Aspaldi hasi al zinen liburuak idazten?
Bai. Txikitan eta gaztetan ere denbora dezente ematen nuen liburuak idazten eta irudimenari eragiten, besterik gabe, artean ez nuen helburu zehatzik.
Zergatik zenuen gustuko boligrafoa eta papera hartu eta idazten aritzea?
Jarduera batzuek zergati garbia dute edo zerbaiterako egiten ditugu: ikasi, lana, medikura joan, dutxatu? Beste batzuk, berriz, berez ateratzen dira, ezin jakin terapeutikoa edo gaixogarria ote den: zure baitan daude.
Jesus
Mutiko bati gurasoek lehendabiziko etxeko giltza ematen diote eta horrekin batera askatasuna datorkiola uste du. Neurri batean hala da, baina giltza horren bitartez egoera desatseginetan ere murgilduko da, beldurra izango du eta ezusteko bat baino gehiago ere izango ditu.
Nola otu zitzaizun umeentzat gai hori lantzea?
Saria ematean Txilikuk esan zuen lez, giltza oso adierazkorra da, oso objektu sinbolikoa, horrekin beste espazio eta egoera batzuetan sar zaitezke. Magia da nolabait. Liburua ideia horretan oinarritu zen; ondoren, istorio bat kontatu nuen, mutiko baten garai zehatz eta latz bat garatzen da, intriga trama batekin lotuta. Narrazioa izaten da azkenik arduratzen nauena. Bestalde, Marimar Agirrek egin ditu liburuko ilustrazioak.
Lizardi Saria erreferente bihurtu da haur eta gaztetxoen euskarazko ipuingintzan eta, besteak beste, Mariasun Landa, Bernardo Atxaga eta Felipe Juaristik ere irabazi dute aurreko edizioetan. Lehenengo aldia al zen maila handiko lehiaketa honetara aurkezten zinela?
Bai eta garrantzitsua izan da nire-tzat irabaztea. Baina oraingoz behintzat ez dut asmorik berriro aurkezteko sariketa honetara.
Eta beste saririk jaso al duzu sekula?
Bai. Ume zein helduentzako sari batzuk izan ditut: Angelitos negros (1992, Premio Atenea), La visita (1992, Donostia Hiria), Printzesa puzkertia (1999, Bapore saria), Katea (2000, Bermeoko Erroxape elkarteko saria) eta Neguko udareak (2002, Bilboko Udala, Emakumeak kontari). Eta beste lehiaketa batzuetara ere aurkeztu izan naiz bai noski; asko ez ditut irabazi. Beste zerrenda bat egin nezake horiekin ere, potoloagoa, nahiz eta benetan pentsatu galtzen ere ikasten dela.
Zer duzu nahiago, helduentzat ala haurrentzat idaztea?
Gazteentzat zein helduentzat idatzi dut, sasoiaren arabera, eta auskalo zergatik. Idaztea da kontua; ideia bat gogora datorkizunean ez du gehiegi axola zeinek jasoko duen.
Lizardi Sarira aurkeztutako 'Giltza', haurrentzat idatzitako zenbatgarren ipuina da?
Hamabosgarrena? Ez dakit seguru. Bat amaitu bezain laster beste bati ekiten diot. Honela, besteak beste, Printzesa puzkertia (SM, 1999), Kixmi elurpean (Elkar, 2005), Hizkuntza sekretuak (Elkar, 2008), Benetako pirata (Elkarlanean 2001), Logurepeko munstroak (Erein, 2003), Ni naizen guztia (Erein, 2009), Izebak (Ibaizabal Edervives, S.A., 2011)... idatzi ditut eta argitaratu den azkena, Giltza (Erein, 2011).
Beste obrarik idazten ari al zara orain?
Bai, aurrera doa, astiro-astiro bada ere. Denbora faltan nabil beti. Hauskortasunak batzuetan ematen duen indar eroa ari naiz jorratzen gai bezala.
Zarauzko ikastetxeetan banatuko dituzte 'Giltza' obraren 2.500 ale, haurren artean literaturarako zaletasuna pizteko asmoz. Zer irudi-tzen zaizu Lizardi Sariak helburu hori edukitzea?
Liburuak ezin zuen patu hoberik izan. Hala ere, andereñoek ongi dakiten bezala, opariarekin batera, bestelako ahaleginak ere egin behar dira zaletasun hori pizteko gaztetxoenen artean.
Saria 3.700 eurokoa izan da. Zerbait berezia egiteko asmoa duzu diru horrekin?
Dagoeneko xahutu dut!
Más en Gipuzkoa
-
El Ayuntamiento investiga si el ya exdirector de bomberos acudió a Anoeta con su hijo
-
Arrasate: el Almonte de Gipuzkoa
-
El litigio que enfrentaba al Ayuntamiento de Eibar y a la UTE Edificio Errebal en los tribunales llega a su final
-
El Ayuntamiento de Donostia colocará tres placas en memoria de Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta y Miguel Orenes, víctimas de ETA