Larunbat honetan Egizabal baserriaren aldeko bertso jaialdia izango da Legazpin
Lujanbio, Arzallus, Egaña, mAIA, aMURIZA ETA sOTOK URBELTZ PILOTALEKUAN ABESTUKO DUTE
legazpi. Bertso Olariak bertso eskolak urrian erre zen Egizabal baserriaren aldeko saioa antolatu du larunbat honetarako Legazpin. Ekitaldia Urbeltz pilotalekuan izango da eta 22.00etan hasiko da.
Sei bertsolarik parte hartuko dute: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Miren Amuriza eta Julio Sotok. Sarrerak dagoeneko eskuragarri dira, hamar eurotan: Karibe Zaharra, Katilu eta Laubide tabernetan, kultur etxean eta Ogi Berri okindegian. Legazpiko pilotalekuko leihatilan hamabi eurotan salduko dira.
Egizabalekoei lagundu nahi dietenek diru-laguntzak emateko aukera ere badute Kutxako 2101 0050 38 0127633139 zenbakian.