zarautz. Sanferminetako entzierroa egingo dute Zarauzko udaleku irekietako haurrek gaur goizean. Urtero legez, festa ospatuko dute hezitzaileekin batera. Horretarako, Torre Luzea parkean elkartuko dira zapi gorria lepoan dutela zezenen aurrean korrika egingo dute. Ekitaldia 11.00etan hasiko da eta Musika plazara joango dira entzierro txikia eginez.

Udaleku irekiak, Euskara Zerbi-tzuak antolatzen ditu, Sorginmuño begirale taldearekin batera. Astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, Haur Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 5. maila arteko 115 ume dabiltza parte hartzen. Bestalde, Sorginmuñok hainbat ikastetxek antolatutako udalekuak ere dinamizatzen ditu eta bertako haurrak ere batuko dira gaur, guztira 255 elkartuz.