arrasate. Arrasateko erraldoi eta kilikien konpartsak 25 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko, "urte hauetan guztietan bidelagun" izan dituzte taldeen bisita jasoko dute. Deustuko Ondalan, Txantrea eta Sanduzelaiko konpartsek Arrasateko taldearekin batera eta herri desberdinetako gaiteroek alaituta, kolorez jantziko dituzte kaleak, 11.00etatik aurrera. Gero, Herriko Plazan ikuskizuna eskaniko dute, 13.00etan.
Sanjuanen ostean, bihar Eskoria-tzako San Pedro jaiek hartuko dute lekukoa. Goizean, umeentzako margo lehiaketak jarriko du giroa eta arratsaldean, 18.00etan, txupinazoa botako dute. Errekortadore eskola ibiltaria (18.30ean), Salbea (19.30ean) eta nagusien danborrada (22.30ean) ere izango dira protagonistak.