Síguenos en redes sociales:

Maria eta Joseko guraso eta ikasleek Santa Joakina eguna ospatuko dute

zumaiako ikastetxeak bi egunetako festa antolatu du, kirol ezberdinez eta dantza saioez betea

Maria eta Joseko guraso eta ikasleek Santa Joakina eguna ospatuko dute

zumaia. Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko guraso elkartearen jaiak eta zentroaren Santa Joakina egunak bat egingo dute aurten ere, egitarau zabala izango duen egun osoko jaia eskainiz. Ostiral honetan izango da festa, baina aurretik, bihar ere jai giroa izango da nagusi. Goizez Hitz eta pitz lehiaketa egingo dute eta, arratsaldez, LH 4. mailakoen antzerki emanaldia (15.15), LH 5 eta 6. mailakoen bertso saioa eta txokolatada eskainiko dira (16.30).

Ostiraleko festa 10.00etan hasiko da parrokian egingo den mezarekin. Eskolara itzultzean, txistulariak eta trikitilariak prest egongo dira eta LH1eko ikasleek pintura tailerrean hartuko dute parte. Ondoren, jokoak antolatuko dituzte: hiru urtekoak sokatiran arituko dira; lau urtekoak errelebotan; bost urtekoak globo jokoan; LH osoak erreleboetan lehiatzeko aukera izango du; DBH1ekoak hockey-ean patinekin eta DBH2koak kirol proba ezberdinak egiten.

Arratsaldean, jolas gehiago, dan-tza saioak eta herri kirolak eskainiko dituzte. Gainera, DBHko ikasleek antolatutako tonbola berezia izango da Kongora dirua bidaltzeko. Afari batekin borobilduko dute eguna.