Síguenos en redes sociales:

Markel Olanok Altzoko Imaz Bertsolaria eskola bisitatu zuen

Markel Olanok Altzoko Imaz Bertsolaria eskola bisitatu zuen

Altzo. Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Altzoko Imaz Bertsolaria eskola bisitatu du aste honetan. Eskola hau Eskola Txikien sareko partaideetako bat da eta bertako guraso, ikasle eta irakasleek aurtengo Eskola Txikien eguna eta festaren antolaketa ardura hartu dute. Festa, Eskola Txikiak Bizirik-Herri Txikiak Bizirik lelopean, ekainaren 13an egingo da Altzo herrian. Honen inguruan, Markel Olanok beraien errealitatea ezagutzeko gogoa adierazi ondoren Altzo bisitatu zuen, zuzenean eta bertako haurren eskutik eskola txikien egoera eta dituzten erronkak ezagutzeko. argazkia: utzitakoa