Azpeitia. Udalak Herri Gutunaren 700. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldiak antolatu ditu datorren asterako.

Hasteko, Alvaro Arrizabalaga eta Maria Jose Iriarte doktoreek Urola bailararen prehistoria izenburuko hitzaldia eskainiko dute hurrengo astelehenean Sindikatu Zaharrean, euskaraz eta 19.30ean hasita.

Bi egun beranduago Azpeitiko Hiri Gutunaren zazpigarren mendeurrenari buruzko mahai ingurua izango da, ordu eta leku berean.

Mahai ingurua erderaz egingo da eta bertan hiru aditu arituko dira hizlari lanetan. Jose Javier López Antón Historian doktoreak La fundación de villas en la formación de Gipuzkoa gaia jorratuko du eta Jose Luis Orella Historian Katedradunak, Gipuzkoa en la Edad Media gaiari buruz hitz egingo du. Azkenik, Luis Mari Martínezek Efectos de la organización territorial y foral medieval en la Gipuzkoa actual gaia aztertuko du.