"Zubeltzu" omentzeko bertso paper sariketa antolatu dute
Deba eta Itziarko bizilagunek parte hartu dezakete eta lanak hilaren 18ra arte aurkez daitezke
Deba. Udalak eta Zuhatza Euskara elkarteak Zubeltzuren omenezko I. bertso paper lehiaketa antolatu dute elkarlanean, beti ere, Euskararen nazioarteko Egunaren inguruan.
Sariketak hiru maila ezberdin izango ditu. Lehena LHko ikasleentzat izango da (1998an edo beranduago jaiotakoak), bigarrena DBHko gaztetxoentzat (1994 eta 1997 urte artean jaiotakoak) eta hirugarrena nagusientzat (1993an edo lehen jaiotakoak).
Lehiaketak 950 euro banatuko ditu kategoria ezberdineko lan onenen artean (Zubeltzu gai hartuta aurkeztutako bertso onenak 125 euroko saria jasoko du).
Bestalde, sariketan Deba eta Itziarko bizilagunek parte hartu ahal izango dute bakarrik eta lanak aurkezteko epea hilaren 18ra arte egongo da irekita. Bertsoak jatorrizkoak eta argitaratu eta saritu gabekoak izan behar dute baina neurria, doinua eta gaia libreak dira.
Lanak euskara@deba.net edo koordinatzailea@zuhatza.com helbideetara bidali daitezke.
Más en Gipuzkoa
-
“La justicia en Gipuzkoa está tensionada por el incremento de asuntos y su complejidad”
-
“El uso del euskera no arranca en la Administración de Justicia, hay que fomentar el amor a la lengua”
-
El ciclo Udaberriko Musikaldia de Azkoitia vibró con la música de Andreas Prittwitz
-
Rescatan a 24 pasajeros de un Cercanías en Oiartzun