Astelehen honetan Cartagenaren aurka Ipuruan jokatuko duten partidaren garrantzia (20.30) azpimarratu du Joseba Etxeberria Eibarreko entrenatzaileak. “Guretzat hil ala bizikoa da. Emaitza txarreko boladan murgilduta gaude. Gure joko mailak hobetu egin behar du, joko on horretatik abiatuta gol aukera gehiago eta argiagoak sortu ahal izateko. Ondotxo dakigu irabazteko premian gaudela”.

Murtziako taldea Bigarren Mailako azkena da sailkapenean, baina azken jardunaldietan hobera egin duela uste du Etxeberriak: “Azken bi partidetan hobekuntza nabaritu zaio Cartagenari, baina aurkariari zor zaion errespetua gora behera, guk garaipena besterik ez dugu buruan”.

Irabaztekotan, Elgoibarko entrenatzaileak argi esan zuen: “Gure joko maila hobetu behar dugu, batez ere, azken partidan erakutsitako jokoa oso kezkagarria izan zelako. Jokalariek garbi daukate beste aldarte bat behar dugula. Jokoan daukagu hobekuntzarako premia nagusia. Arrisku gehiago hartu behar ditugu sortzaileagoak izateko, kanpotik eta barrutik erasotzeko; ahal dugun guztietan sakontasuna erakutsi behar dugu, eta horrela jokatzeko nortasuna izatea ezinbestekoa da”.

Talde armaginak etxean lortu ditu batu dituen puntu gehienak: “Argi dago askoz erosoago gaudela Ipuruan, gure zaleekin gaudelako, nahiz eta kanpoan ere beti izaten dugun euren babesa. Berdegunetik guri dagokigu ordea, energia transmiti-tzea, jokoarekin eta intentsitatearekin, jendeak harmailetan hori atzeman eta gero errebote-efektu hori etor dakigun; taldeak zertxobait transmititu duen guztietan jendeak berehala erantzun du. Ez zait irudi--tzen gure zaleei ezer eskatzeko garaia denik, guri tokatzen zaigu eurei ematea, eta gero seguru etorrika euren eupada. Funtsezkoa izango da etxean irabazi eta sentsazio onak berrekuratzea”.

Etxeberriaren iritziz, “Eibarrek hobeto jokatu behar du, gehiago sortu behar du, eta joko on horretatik abiatuta gol aukera gehiago baliatu. Gure arazo nagusia, azkenaldian behintzat, jokoaren sorkuntzan egon da”. Entrenatzailearen esanetan, Cartagena “gurearen antzeko prozesuan dago. Gauzak aldatzen ari dira, puntu gehiago eta partida gehiago irabaztera eramango dituen irtenbidea aurkitzeko bidea topatu nahian. Bakoitzak sailkapenean dugun lekua kontuan izanda, irabaztera behartuta gaude, baina guk geureari heldu behar diogu, etsi-etsian. Irabaztera behartuta gaude eta merezita irabaztea izan behar dugu helburu. Garaipen on bat lortu behar dugu nahi eta nahi ez”.

Partida astelehenean 20:30ean jokatu arren, zaleak etortzeko itxaropena duela esan du Etxeberriak, “euren presentziak arnasa ematen digulako”.