Eibarrek Burgosen aurka bilatzen ditu etxetik kanpoko lehen puntuak azken-aurreko postutik irten ahal izateko (16.15etan). Beraz, Joseba Etxeberriaren mutilak ezinbestean hobetu beharko du beraien futbola, klasifikazioan postuak igotzeko eta lehenengo mailara igotzeko ametsarekin jarraitzeko.

Eibarreko entrenatzaileak baja garrantzitsua izango du, Frederico Venancio erdiko atzelariak giharretako lesioa izan baitzuen joan den igandean Ipuruan Leganesen aurkako partidan, eta elgoibartarrak Anaitz Arbilla atzelari nafar beteranoa zelairatu beharko du.

Zorionez, badirudi igandean bertan zelaitik erretiratu behar izan zuen Matheus Pereira brasildarra jokatzeko moduan izango dela.

Gainera, erabat osatuta daudenez, litekeena da Corpas eta Stoichkov hasierako hamaikakoan sartzea. Ez dago egoera berean Konrad de la Fuente, min hartuta jarraitzen baitu, eta Rober Correak ere nekez jokatu ahal izango du, entrenamenduetatik at izan denez.

Jokatutako lau partidetatik hiru galdu egin dituzte armaginek, eta sailkapeneko behealdean daude.

Historia Eibarren aldeko agertzen da partida honen atarian, Burgosen aurka jokatutako bederatzi partidetatik zazpitan irabazle izan delako, eta haien aurka partidarik galdu gabe jarraitzen duelako. Aurreko denboraldian armaginak 1-2 nagusitu ziren Burgosen eta 1-0 irabazi zuten Ipuruan.

Burgosek, aldiz, aurreko jardunaldiko azken segundoko galdu izanaren aho-zapore mingotsa gozatu nahiko du Eibarrek El Plantiora egindako bisitarekin. Horretarako, zuri-beltzen entrenatzaile Jon Perez Bolo, defentsako sendotasuna eta taldearen batasuna topatzen ahaleginduko da, aurkaria menpean hartzeko.

Burgoseko taldeko entrenatzaileak “Eibar zail bat” espero duela aitortu zuen, talde gipuzkoarreko misterra ondo ezagutzen duelako, eta badakielako “irabazle sen handikoa dela, oso lehiakorra”.

“Eibar daukan guztia ematera etorriko da”, aurreratu zuen Bolok. “Partida zaila” espero du, “talde handia da eta oso jokalari onak ditu. Agian ez da denok espero bezala hasi”, baina badirudi “sentsazio oso onak berreskuratu dituela”.

Burgoseko taldearen prestatzaileak oraindik zalantza du jokalari batzuk “deialdian sartu ahal izango dituen”, baina Espiau eta Elgezabalen bajak ziurtatuta daudela ematen du. Zalantzarik gehien Espiauk eragiten ditu, gainerakoekin entrenatzen egon beharko lukeelako eta oraindik ez duelako taldearekin bat egin.

Atarikoa

BURGOS Caro, Navarro, Córdoba, Grego Sierra, Matos, Dani Ojeda, Atienza, Mumo, Ander Martín, Curro eta Fer Niño

EIBAR Luca; Tejero, Arbilla, Berrocal, Cristian; Sergio Álvarez, Matheus, Corpas, Aketxe; Rahmani eta Stoichkov.

Epailea Sanchez López (Murtziako Batzordekoa)

Ordua/estadioa 16.15/El Plantío.