Realak berriro irabazi du. Taldea 6-5 nagusitu zitzaion Alavesi, etengabeko joan-etorriko derbi bizi-bizian. Gol-festa gipuzkoarren alde amaitu zen, garaipenik lortu gabeko lau partidako bolada txarra etenda.

Partida dotore hasi zuten txuri-urdinek. Lehen jokaldian, etxekoek ateratako korner batean, Etxezarretak baloia jaso eta boleaz gurutzatu zuen partidako lehen gola sartuz. Jarraian, Natalia Arroyoren neskek konbinaketa polita borobildu zuten, eta Irisen pase bikainak Franssi bakarrik utzi zuen Xinen aurrean, 8. minutuan baselinaz bigarrena sar-tzeko. Donostiarrek ez zuten amore eman, eta beste jokaldi on batean, Irisek pase ederra egin zion Jenseni, baina erasotzaileak ez zuen aterik topatu. 30. minutuan, Franssik gola oparitu nahi izan zion Jenseni, baina bisitarien aldaratzearen ondoren, bakar bakarrik zegoen finlandiarrak, erremate erraza egin zuen hirugarrena sartuz.

Iñigo Juaristiren neskek, aldiz, ondo aprobetxatu zuten lehen zatian sortutako erasoko jokaldi bakarra; areaz kanpotik, Carrillok baloia atearen ezkerreko zutoinaren ondoan jarri zuen, arabarren lehenen gola markagailuan ezarriz. Eta lehen zatiko azken minutuan, bisitariek ateratako korner batean, Elbak, buruz egindako erremate batekin, markagailuko aldea gol bakarrera murriztu zuen.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen, Reala lehen minututik jo eta su. Amaiur izan zen lehen jokaldiko protagonista; Franssirekin bat-biko bikaina eginda, atezaina gainditu eta aurtengo ligako hamargarren gola lortu zuen. Hurrengo jokaldian, Andreiak baloia lapurtu zion jokatuta atera nahi zuen Gemari, eta Xin erraz gaindituta, baloia sareratu zuen.

Gauzak goitik behera aldatu, eta segidan, Chamorrok ostu zuen baloia arerioen area barruan, markagailuan 5-2koa ipiniz. Partida erabat erotuta zegoen eta hutsegite ugariren artean, Amaiurren beste gol dotore bat etorri zen, Franssiren asistentzia eder bat baliatuta. Aldaketak egin ahala, partida baretu egin zen eta bi taldeak jabetza luzeak izaten ahalegindu ziren. Alaves ondo iritsi zen azken minutuetara, eta areaz kanpotik egindako bi jaurtiketekin Carla sartu berriak bi gol sartu zituen, hiru minuturen faltan markagailuan 6-5koa ezarriz. Inolaz ere, berdinketa lortzeko saiakera guztiak ondo saihestu zituzten donostiarrek.

Partida ikusgarria, beraz, Zubietan, eta Realak berriro hiru puntu lortzeko baliatu zuen. Hurrengo jardunaldian Valentziara joan beharko dute, sailkapenean hirugarrena den Levanteren aurka jokatzeko.

Real Sociedad 6

Alavés 5

REAL SOCIEDAD Nanclares, Iraia, Etxezarreta, Vanegas (Izarne, 71.min), Poljak, Iris (Gemma, 71. min). Andreia (Maddi, 79. min), N. Eizagirre, Amaiur (Mirari, 68. min), Jensen eta Franssi.

ALAVÉS Xin, Laborde, Ohale, Elba, Sáez, Aby (Carrillo, 24. min), Soliveres (Ornella, 82. min), Morera, Facila, Chamorro (Carla, 82. min) eta San Adrian.

Golak 1-0, 4. min.: Etxezarreta. 2-0, 8. min.: Franssi. 3-0, 29. min.: Franssi. 3-1, 34. min.: Carrillo. 3-2, 45. min.: Elba. 4-2, 48. min.: Amaiur. 5-2, 54. min.: Andreia. 5-3. 62. min.: Chamorro. 6-3, 63. min.: Amaiur. 6-4, 86. min: Carla. 6-5, 88. min.: Carla.

Epailea Planes Terol. Txartel horia atera zion Alaveseko Soliveresi.