2022an Estatuko soldatarik altuenak Euskadikoak izan ziren, batez beste 32.313 euro langile bakoitzeko, aurreko urtean baino % 4 gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) atzo argitaratutako datuen arabera.
Estatu osoan, langile bakoitzaren urteko batez besteko soldata 26.948,87 eurokoa izan zen 2022an, aurreko urtekoa baino % 4,1 handiagoa. Emakumezkoena 24.359,82 eurokoa izan zen eta gizonezkoena 29.381,84 eurokoa. Lehenengo postuan EAE dago eta ondoren datoz Madril eta Nafarroa.
Emakume eta gizonen arteko desberdintasuna
Emakumeen artean, Euskadin urteko batez besteko soldata 29.314,69 eurokoa izan zen, gizonen 35.095,67 eurokoa baino txikiagoa. 2021arekin alderatuta, igoera % 4,4koa izan zen emakumeen kasuan, eta % 4,1ekoa gizonen kasuan.
Inolaz ere, bi kasuetan, estatuko batez bestekoarekiko aldea oso handia da; izan ere, Estatuko soldatarik ohikoena 14.586,4 euro gordinekoa izan baitzen 2022an, beste urte ba-tzuetakoa baino txikiagoa, lanbide arteko gutxieneko soldatak (LGS) izandako igoeraren ondorioz.
Aipaturiko igoera horrek soldata baxuko langile asko urteko 14.000-15.000 euroko tartean kokatu zituen, soldata-eremu hori izan zelarik ohikoena. 2018 eta 2021 artean, urteko soldata gordin ohikoena 18.000 euroren gainetik zegoen.
Horixe erakusten du Estatistikako Institutu Nazionalaren 2022ko Soldaten Egiturari buruzko Inkestak. Bertan azaltzen denez, 14.586 euroko soldata gordin ohikoena den hori soldatapekoen % 4,2k jaso zuten.
INE
Horretan sakonduz, INEk azaldu duenez, antzeko maiztasuna erakusten dute 16.495,8 euroko soldatek, soldatapekoen % 4,2k jaso zutelarik, bai eta 18.494,3 eurokoek ere, soldatapekoen % 4,1ek jaso baitzuten. Gauzak horrela, guztira, bost soldatapekotik batek ( % 20,5) 14.000 eta 19.000 euro artean kobratu zituen urteko 2022an.
LGSa urteko 14.000 euroan kokatu zen 2022an, bestela esanda hilean 1.000 euro hamalau ordainsaritan, 2021ean baino % 3,6 gehiago. Estatistika Instituaren arabera, bost langiletik ia batek ( % 17,1) asko jota LGSa irabazi zuen 2022an, aldiz, % 48,2k LGSa behin eta bi aldiz arteko ordainsaria. Beraz, bi ehuneko horiek batuta, hiru langiletik bik hilean 2.000 euro baino gutxiago kobratu zituzten 2022an.
Txostenak dioenez, langile bakoi-tzaren urteko batez besteko soldata 26.948,87 eurokoa izan zen 2022an, aurreko urtekoa baino % 4,1 handiagoa. Igoera horrekin, batez besteko soldatak bederatzigarrena du aurtengoa hazkundea metatzen.
Soldatak banatzeko azterketaren ezaugarri bat, balio baxuetan soldata altuetan baino askoz langile gehiago agertzea izaten dela ekarri du gogora Estatistika Institutuak.
Bataz besteko soldata
Horregatik, izaten da batez besteko soldata, soldata ertaina eta soldata ohikoena baino handiagoa.
Hala, soldata ertaina (langileen kopurua bi zati berdinetan bana-tzen duena, soldata handiagoa dutenak eta soldata txikiagoa dutenak) urteko 22.383,11 eurokoa izan zen 2022an, batez besteko soldataren 26.948 euroekin eta soldata ohikoenaren 14.586 euroekin alderatuta.
Gizonezkoen urteko batez besteko soldata gordina 29.381,8 eurokoa izan zen 2022an, 2021ekoa baino % 3,5 handiagoa; emakumeena, berriz, % 5,1 igo zen, 24.359,8 euroraino. Erritmo biziagoan hazi arren, emakumeen urteko batez besteko soldata gizonezkoenaren %82,9 da ( 2021ean % 81,6 zen).