Hipoteka-merkatuarentzat uztaila eta abuztua hilabete lasaiak izaten dira. Jendea oporretara joaten da, bankuetan eta notariotzetan jarduera eskasa dago eta erabaki garrantzitsuak, esate baterako etxebizitzaren salerosketa, iraileko utzi ohi dira. Euriborrak, ordea, ez du atsedenik hartu nahi, eta uste baino gehiago bizitu du egunotan hipoteken merkatua.
Hipoteka aldakorren truke ordainduko den interes-tasa kalkulatzeko Europan gehien erabiltzen den erreferentzia-indizeak ezustekoa eman, eta, iragarpen guztien aurka, urteko jaitsierarik handiena izan du hilabete honetan: hamarren bat baino zertxobait gehiago jaitsi da uztailean, aurreko hilean erregistratutako datuarekiko, eta 2023ko urtarriletik izandako baliorik txikienean kokatu da (%3,337).
Hilabetea ixteko egun bakar bateko datuaren faltan, oraintxe bertan euriborra, zehazki, %3,53an dago; hamarren bat baino gehixeago jaitsi da (0,118 puntu) ekaineko datuarekiko (%3,65), eta sei hamarren baino gehixeago (0,617 puntu) 2023ko hilabete bereko datua kontuan hartuz gero (%4,149). Gainera, adierazle horrek urteko eguneroko daturik txikienak erregistratu ditu hil honetako azken asteetan, %3,4 inguruko balioen inguruan ibiliz. Esate baterako, hilaren 26an, ostirala, %3,426koa izan zen; hilaren 29an, astelehena, %3,425ekoa; eta uztailaren 30ean, asteartea, are gehiago jaitsi zen, %3,406raino, 2023ko martxotik izandako eguneko baliorik txikienean kokatuz. Horren ondorioz, hileko batez bestekoan urte arteko jaitsierarik handiena izan du hamaika urtean, zehazki 2013ko ekainaz geroztik.
“Iaz bizi izan genuen goranzko boladaren ondoren logikoa da euriborrean ikusten ari garen beherakada, batez ere kontuan izaten badugu hipoteken merkatuan nolabaiteko baikortasuna antzematen dela, Europako Banku Zentralak oporretatik bueltan irailean egitekoa duen bileran interes-tasen jaitsierarekin jarrai-tzeko”, esan du iAhorro hipoteka-aholkulari eta konparatzailearen zuzendari Simone Colombellik.
1.300 euro gutxiago urtean
Euriborra jaistea beti da albiste ona interes-tasa aldakorreko hipotekadunen-tzat; urteko berrikuspena hilabete honetan egitekoa duten bezeroen hipoteken kuotak 55 eta 110 euro artean jaitsi daitezke, eta sei hilean behingo berrikuspena egin behar dutenena lau eta zortzi euro artean. Urteko berrikuspen hori orain egin behar duenaren aurrezkia kalkula-tzeko, 2023ko uztaileko datua (%4,149) eta egungoa (%3,53) hartu behar dira kontuan. Esate baterako, 150.000 euroko interes-tasa aldakorreko hipoteka kontratatuta duen bezeroa, urteko berrikuspenarekin, 30 urteko epean eta %0,99ko diferen-tzialarekin, hilean 818 euro ordain-tzetik 763 euroko kuota ordaintzera pasako litzateke. Horrek hilean 54 euroko merkatzea ekarriko luke, edo, bestela esanda, urtean 658 euro. Bistakoa denez, hipoteka hori 300.000 eurokoa izango balitz, baldintza berberetan, kuota hori hilean ia 110 euro jaitsiko litzateke: orain arte ordain-tzen zituen 1.636 euroen ordez, 1.526 euro ordaintzera pasako litzateke hilabete honetako berrikuspenetik aurrera. Beraz, urteko merkatzea 1.317 eurokoa izango da.
Bestalde, urtero berrikusi beharrean, hipotekadunak kuota sei hilean behin berrikustea aukeratu izan balu, kasu horretan, euriborrak 2024ko urtarrilean erregistratu zuen datua hartu beharko luke kontuan, %3,609an zegoelarik. Beraz, egungo berrikuspenean jaitsiera oso txikia izango da, adierazle hori une honetan duela sei hilabeteko datua baino 0,077 puntu txikiagoa besterik ez delako. Horregatik, 150.000 euroko interes-tasa aldakorreko hipoteka bat kontratatuta edukiz gero, 30 urteko epean eta %0,99ko diferentzialarekin, horri euriborraren datua gehitu beharko litzaioke interes-tasa kalkulatzeko, eta, kontuak ateraz gero, nahiz eta horiek ere hilero 818 ordaintzen hasi, urtarrileko berrikuspenarekin kuota hori 768 euroraino murriztu zitzaien eta orain berriro jaitsiko zaie, baina hilean hiru euro besterik ez, 764 euroraino. Beraz, hilean lau euro murriztuko dira eta seihilekoan 25 euro. 300.000 euroko hipotekaren kasuan, urtarriletik aurrera 1.537 euroko kuota ordain-tzen zuenak, 1.529 eurokoa ordainduko du.