Prestazioak eta subsidioak jasotzen dituzten pertsonentzako zigorren erregimenean aldaketak sartu ditu Espainiako Gobernuak. Langabeziagatiko prestazioa kapitalizatzen den kasuetan kontrola areagotu egin du, eta horrez gain, onuradunek bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko erraztasunak ere ezarri ditu.

Neurri horiek guztiak Ministroen Kontseiluak atzo onartu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako langabeziaren asistentzia-maila arautzen duen Errege Lege Dekretuan jasota daude.

Yolanda Díaz EFE

Zehapen-araubideari dagokionez, subsidioaren erreformaren funtsezko osagarri denez, Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateratua ere aldatu egin dela azaldu du Gobernuak.

Esate baterako, langabeak ez badu jakinarazten prestazioa edo subsidioa kobratzeko baldintzak ez dituela jada betetzen, edota behar ez bezala jasotzeak ekar lezakeen edozelako inguruabarrik, hemendik aurrera ez da prestazioa azkentzearekin zigortuko, baizik eta hiru hilabeteko etetearekin zigortuko da lehen arau-haustearekin, sei hilabeteko etetearekin bigarrenean eta azkentzearekin hirugarrenez gertatuz gero.

Arau-haustea

Halaber, arau-hauste arintzat jotzen zen prestazioen onuradunak enplegu-eskatzaile gisa inskribatu ez izana, kendu egin du Dekretuan Espainiako Gobernuak.

Gainera, arauak ordeztu egin du enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatu ez izanaren arau-hauste arina, autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzu publikoen eskumenekoa den jarduera-akordioaren eskakizunak ez bete izateagatik.

Onartutako testuan prestazioa eta langabezia-subsidioa eteteko arrazoi berriak jaso dira, besteak beste, jarduera-akordioaren etetea. Yolanda Díazen Ministerioak argudiatu duenez, langabeziagatiko prestazioek laneratzeko neurrien jarraipenarekin duten lotura berretsi nahi da.

Atzerrira joatea

Prestazioa eten egingo da, halaber, langabezia-prestazioen onuradunek eskatzen zaizkien agiriak ezarritako epeetan aurkezteko betebeharra betetzen ez dutenean, baita onuradunak enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta ez dauden aldietan ere; salbuespena litzateke, besteren kontura lanaldi osoan aritzea, prestazioarekin edo lagun-tzarekin bateragarria den enplegu batean.

Yolanda Díaz, Unai Sordo eta Pepe Álvarez EP

Bestalde, langabezia-prestazioa eten egingo da, jarduera berrabiaraztera deitutako aldizkako langile finkoa lanera itzultzen ez denean, justifikatutako arrazoirik ezean.

Gainera, 15 egunetik 30era luzatu da langabeziaren hartzaileak noizbehinka atzerrira joatea egonaldi-tzat edo bizileku-aldaketatzat ez hartzeko epea, kasu horietan prestazioaren ordainketa eten ez dakien.

Behin arau-hauste arin eta larriengatiko zehapenei dagokien aldia amaituta, prestazioari berriro ekin ahal izateko, enplegu-eska-tzaile gisa inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du onuradunak, eta jarduera-akordioa berraktibatu.