%14,5eko kuotarekin itxi zuen 2023ko lehen seihilekoa Kutxabankek inbertsio funts jasangarrien merkatua. Aurten, euskal bankua izan da inbertsio-fondoetan harpidetza garbi gehien izan dituen bigarren taldea, sarrera berri guztien %16tik gora bereganatuta.

Finantza-erakundeak ohar batean azaldu duenez, emaitza horrek bide eman du, bere 9. artikulu ISR lanabes berrietako bi (Inbertsio Jasangarria eta Arduratsua), EBn gehien saldutakoen artean kokatu izana.

Gauzak horrela, bere funts jasangarrietako 8.eta 9. artikuluen merkatu-kuotek, “ia-ia” bikoiztu egin dute inbertsio-fondoen merkatu-kuota globala.

Zehazki, 8. artikuluko funtsen kuota %14,3koa da, eta 9. Artikulukoena, berriz, %18ra iristen da. Bi kasuetan, merkatu-kuota horiek ia bikoiztu egiten dute funtsen merkatuan daukan ehunekoa, ekainaren amaieran %7,51 baitzen.

Kutxabank Taldetik nabarmendu dutenez, euren ISR funtsetan jasoa zuten inbertsio jasangarriko produktuetan inbertitutako 100 eurotik ia 15, lehen seihilekoaren amaieran.

9. artikuluko bi funtsen kasuan, Kutxabank RF Helburu Iraunkorra eta Kutxabank RV Helburu Jasangarria dira.

Gestoreak bere bezeroei kudeaketa delegatu gisa eskaintzen dizkien zerbitzuen parte dira, eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuetako batean edo batzuetan neurtu daitekeen ingurumen eta gizarte inpaktu zehatz bat sortzea dute helburu, iraunkortasunaren esparruan urrats bat haratago emanez.

Bi produktuek inbertsio jasangarriko helburu jakina daukate, emaitza hori nola lortu nahi den eta jasangarritasun-parametroen arabera nola neurtuko den azaltzeko betebeharra zorrotz betetzen dutelako.

Inbertsio-estrategia aldaketa sustatzen saiatuko da, hainbat sektore eta geografiatako konpainiekin lankidetzan arituta, betiere errentagarritasuna sakrifikatu gabe.

Harpidetza garbiak

Urtearen lehen erdian, Kutxabank Taldea izan da inbertsio-fondoetan harpidetza garbi gehien izan dituen bigarren erakundea, 2.452 milioi euro bereganatuta, horrek merkatuko sarrera berrien %16,3tik gora suposatzen duelarik.

Finantza talde eskaldunak 25.000 milioi euro inguru kudeatzen ditu gaur egun, inbertsio-funtsetan eta eskuordetutako zorroetan.