Espainiako Ekonomialarien Kontseilu Nagusiak gorantz berrikusi du Espainiako ekonomiaren 2023ko hazkundearen aurreikuspena, aurrez emandako %1,8tik %2,1eraraino, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetako Barne Produktu Gordinaren (BPG) bilakaera lehen hiruhilekokoaren antzekoa izango dela aurreikusten dutelako, %0,5-%0,6 ingurukoa.

Atzo argitaratutako Finantza Behatoki berrian argitaratu dutenez, ekonomialariek hazi egin dituzte Espainiako ekonomiarako proiekzioak, nabarmenduz, lehen hiruhilekoko BPGren hazkundea, apirilean aurreratutakoa baino handiagoa izan dela, %0,6koa eta %4,2koa urte arteko tasan, pandemia aurreko mailak gainditzea lortu delarik.

Kaleratzen ari diren datuen arabera ekonomia martxa onean badabil ere, mikroekonomiarekin nolabaiteko “aldea” badagoela adierazi dute ekonomialariek, eta, bereziki, ETEekin, autonomoekin eta familiekin, politika atzerakorrek interes-tasa altuak, inflazio handia eta soldaten izoztea ekarri dituztelako.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) bilakaerari dagokionez, ekonomialariek beherantz berrikusi dute 2023rako batez besteko hazkundearen aurreikuspena, %3-3,5eko tartean utziz. “Espainian KPIak bilakaera ona izan du, Eurogunearekiko 3,6 puntuko diferen-tzialarekin. Hala ere, azpiko inflazioak gure kontrako 9 hamarreneko diferentzialari eutsi dio, eta lehen hiru hilabeteetan produktibitateak hazkunde txikia izan duenez, horrek guztiak mesede egin die esportazioei” nabarmendu dute.

Enpleguari erreparatuz, orain arte portaera polita izan duenez, langabezia-tasarako aurreikuspena ere berrikusi egin dute hamarren batean ekonomialariek, aurreko %12,7tik %12,6ra. Bestalde, eta lehen hiruhilekoaren amaieran zorra BPGaren %113koa zela kontuan hartuta, ekonomialariek %111,5era arteko jaitsiera aurreikusi dute, lehen %113an zegoenean.

Zor publikoak BPGan duen pisua moteldu bada ere, zorraren bolumen handiak kezkagarria dela onartu dute ekonomialariek, finantza-kostuen eraginagatik eta interes-tasak garestitzen direlako. Hain zuzen ere horrexegatik erabaki du Valentín Pich buru duen erakundeak, urte amaierarako defizit publikoaren aurreikuspena %4,4an mantentzea.

Bat eginda Laburbilduz, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) duela hilabete aurreratutakoaren ildo beretik doa aurreikuspen hori, 2023rako hazkunde-zifra %1,7tik %2,1era igo baitzuen, eta 2024koa, %1,7tik %1,9ra. Erakunde horren arabera, ekonomia zertxobait moteldu egingo arren, euroguneko bataz bestekoaren (% 0,9) eta ELGAko 38 herrialdeetakoenaren (gehienak mendebaldekoak) (% 1,4) gainetik haziko omen da.

ELGAk, halaber, Espainiako Bankuak aurreikusitako joeraren an-tzekoa aipatu zuen; orain gutxi BPG %2 baino gehiago haziko dela esan baitzuen. Hazkunde hori Italiakoa (% 1,2), Frantziakoa (% 0,8) eta Alemaniakoa (% 0) baino nabarmen handiagoa da. Kontinente Zaharreko potentzia ekonomiko nagusia oso gogor astindu dute inflazioak eta Ukrainako gerrak, eta hazkunde nulua izango du.

En corto

2,1%

PIB. El Consejo General de Economistas de España ha revisado al alza su previsión de crecimiento de la economía estatal en 2023 hasta el 2,1% desde el 1,8% de su anterior estimación. Los economistas destacan además que se han superado los niveles prepandemia.

12,6%

Desempleo. Los economistas también han revisado su previsión para la tasa de paro en una décima hasta el 12,6%, desde el 12,7% anterior.