Etxebizitza Eskubidearen aldeko etorkizuneko Legean jasotako neurrietako batzuk, esate baterako errentaren gaineko kontrolak, nahi ez bezalako ondorioak ekar ditzakete epe ertainean, alokairuko etxebizitzen eskaintza eta kalitatea murriztuz, Espainiako Bankuak atzo ohartarazi zuenez. Ikuskatzaileak nabarmendu duenez, datorren legeak indartu egin nahi du alokairuko etxebizitzen eskaintzaren ezinbesteko igoera, alor pribatuaren eta publikoaren lankidetzan oinarrituta; eskaintza publikoaren gorakada progresiboa erdietsi nahi da, eta zerga-pizgarri handiagoak eskaini tenkatutako eremuetan etxebizitzak murriztutako prezioetan alokatzen dituztenei.

Hala ere, urteko txostenean ohartarazten duenez, sartutako neurri berri horietako batzuk, esate baterako errentaren gaineko kontrolak, nahi ez bezalako ondorioak eragin omen ditzakete epe ertainean. Lege berriak alokairuen errentaren eguneratzea mugatzen duten neurriak jasotzen ditu, eta egoki irizten dioten lurralde-administrazio eskudunek tenkatutako eremuetako alokairu-prezioak mugatzeko aukera ere izanen dute.

Horren harira, literatura ekonomikoak aipatu izan duenez, nahiz eta prezioen kontrolak eremu arautuetan epe laburreko alokairuaren prezioak murrizteko gaitasuna erakutsi izan duen, politika horrek ondorio kaltegarriak ere eragin ditzake alokairu-eskaintzan, bai eta segmentazio ekarri higiezinen merkatura. Eskaintzak eman izan dituen eran-tzunen artean, honako hauek dokumentatu dira: eskuragarri dauden etxebizitzen kopurua eta kalitatea murriztea, eskaintzaren izaera alda-tzea eta arautu gabeko segmentuetan prezioak igotzea. Gainera, ondorio horiek eta horien zenbatekoa nabarmenagoak izan ohi dira kontrola denbora luzez mantentzen denean.

Espainiaren kasuan, Kataluniako azken aldiko esperientziari buruz eskuragarri dagoen azterketak erakusten duenez, epe laburreko alokairuaren batez besteko prezioak murriztea ekarri du, bai eta eskain-tzaren izaeran nolabaiteko aldaketa ere. Inolaz ere, politika hori pandemiaren testuinguruan aplikatu izanak, balorazioa behar bezala egitea zaildu egiten duela uste du Espainiako Bankuak. Alokairuaren eskaintza publikoaren ezinbesteko bultzada alde batera utzita, gaur egun eskaintzaren eta eskariaren artean dagoen “desoreka” handiak, alokairuaren eskaintza pribatuaren laguntza irmoa ere eskatzen duela dio Espainiako Bankuak.

Pablo Hernández de Cosek zuzen-tzen duen erakundearen ustez, “komenigarria” litzateke prezioen seinaleak modu asimetrikoan desitxuratuko dituzten neurriak saihestea, alokairu-erregimeneko etxebizitza-jabeen segurtasun juridiko eraginkorra indartzea, eta merkatu horren erregulazio-ziurgabetasuna murriztea. Sektore pribatu profesionalizatuaren egoitza-alokairuaren eskaintza handitzeko helburuarekin, neurri fiskalak eta erregulatzaileak oso laguntza osagarri egokiak liratekeela uste dute erakunde ikuskatzailean.

Bereziki, alokairuko bizitetxeen zenbateko jakin bat prezio txikitan mantentzera baldintzatutako pizgarri fiskalak sartzea, bai eta tenkatutako eremuetan tokian tokiko hirigintza-erregulazioa malgutzea ere, bizitetxetarako lurzoruaren eta ondasun higiezinen erabilera mugatu eta baldintzatu egiten duelako.