2022an 826 hildako izan ziren lan-istripuen ondorioz. Errealitate hori ikusezin geratzen da gizartearen begiradaren aurrean, Angel Muñoz Laneko Segurtasun eta Osasuneko fiskal koordinatzaile berriak salatu duenez; horrexegatik, biktimen eta haien familien bizitza hobetzeko lege-erreforma eskatu du, dagokien kalte-ordaina kobratzeko bederatzi urte arte behar izaten direla argudiatuz.

“Ez dakit arrazoi soziologikorik ba ote dagoen” esan du, lan-istripuen gorakadari buruz galdera egindakoan. Argi utzi nahi izan du, “ez dela ezer aldatu” prebentzioaren arloan, laneko ezbehar-tasaren “azelerazio beldurgarria” azaltzeko, are gehiago kontuan izanik serie historikoak behera egin duela 2006az geroztik, 2020an eta 2021ean ia hondoa joaz koronabirusaren pandemiarekin.

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunean, eta maia-tzaren 1aren atarian, bere kargua matxoan hartu bazuen ere, laneko ezbeharrei aurre egiten hamarkada bat baino gehiago daraman Muñozek azpimarratu zuenez, istripuen gorakada horren arrazoiak edozein direla ere, zifra horien atzean, justizia eskuratu aurretik oso ibilbide luzea egin beharko duten pertsonak omen daude. “Denoi ongi etorriko litzaiguke biktima baten kontakizuna arretaz entzutea, ondoren zer datorren jakiteko. Izan ere, zure familiarteko pertsona maitatu hori, lesio larridun pertsona bihurtzen baita. Eta zer dakar horrek orain ekonomikoki?” galdera egin zuen, askotan istripua jasan duen pertsona horixe izaten delako etxeko diru-iturri nagusia.

Muñozen esanetan, biktimek eta haien familiek, batez beste, bost urte eta zazpi hilabete behar izaten dituzte kalte-ordainak kobratzeko; eta zauritu larrien kasuetan, ordainketa hori milioi bat eurora iritsi omen daiteke. Egoerarik baikorrenean, epe hori bizpahiru urtera murriztu daiteke; baina okerrenean, zortzi edo bederatzi urtera arte ere luzatzen omen da. Eta bitarte horretan, “zer egin behar du familia horrek? Haur horiek nola biziko dira”, salatu du fiskalak.

Arazo horiek guztiak ekiditeko, lege-erreforma bat proposatu du fiskalak, kalte-ordainen kobrantza aurreratzeko. Berak aipatu duenez, aukerakoa izan daiteke “aseguruen konpentsazio-partzuergoak behin-behinean ardura hori bere gain har-tzea epaia izan arte, eta, ondoren, ordaindu behar duenak ordain dezala. Biktima bati arazo larria konpon-tzen zaio, kalte-ordaina aurreratuz gero”, esan du.

Bere iritziz, “epeak murriztearen mesedeko” izango litzateke, laneko ezbeharretan espezializatutako epaitegi eta polizia judizialeko unitateak sortzea; nahiz eta onartu, horretarako bitarteko falta nabarmena dagoela, bai istripua gertatu denean esku hartzen duen Fiskaltzan, baita saihestu asmoz aurreko fasean jarduten duen Lan Ikuskaritzan ere.

“Hainbat lankide gainezka daude, ezinean. Deklarazio guztietara eta instrukzio-jarduera guztietara joan nahiko genuke, baina ezinezkoa da, etengabe epaiketak egiten ari direlako. Langileak falta ditugu”, onartu du.

Inolaz ere, Estatuko Fiskaltza Nagusiko unitate espezializatu horren arduradun nagusi berriak asmo handiagoko erreforma bat eskatu du, 95eko lan-arriskuen prebentzioari buruzko legea eguneratu ahal izateko.