Espainiako Gobernuak datozen orduetan bidaliko omen du Bruselara Egonkortasun Programa, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak atzo iragarri zuenez. 2024rako BPGren %3ko defizita erakutsiko du, hasieran aurreikusitakoa baino urtebete lehenago, beraz.
Monterok azpimarratu zuenez, datorren urtean beteko omen da Egonkortasun Ituna, BPGren %3ko gehieneko defizita erregistratuta. Hori guztia ekonomiaren eta enplegu-sorreraren bilakaera onari esker zor zaio, diru-sarreren hobekuntza zerga-baterakuntzaren prozesurako aprobetxatzea ahalbidetzen ari delako.
Gainera, eztabaidatzen ari diren zerga-arau berriak aktibatu aurretik egingo dela esan zuen, eta “gai garrantzitsua” izango dela datorren seihilekoan Espainiari dagokion EBko Presidentetzan.
Zehazki, Sanchezen Gobernuak defizita murrizteko ibilbidea proiektatu du 2023-2026 Egonkortasun Planean administrazio publiko guztientzat. 2023an %3,9koa izango da; 2024an %3koa; 2025ean % 2,7koa; eta 2026an %2,5ekoa. Ogasunetik ziurtatu dutenez, ibilbide horrekin superabit primarioa lortuko da 2025ean bertan.
Gobernuak azpimarratu egin nahi izan du, soilik 2020tik 2022ra bitarteko bi urteetan, Espainiak defizitaren erdia baino gehiago murriztea erdietsi zuela, 2020an %10,1ekoa izatetik 2022an %4,8koa izatera pasa zelako. BPGren portzentaiekiko %5 baino gehiago jaitsi dela adierazten du horrek, alegia, finantza-laguntza kontuan hartu gabe serieak aldi horretan izan duen beherapenik handiena. Guztira, 49.500 milioi euroko murrizketa izan da 2020az geroztik.
Horretaz gain, hazkunde ekonomikoari eta enpleguari esker, diru-sarreren egiturazko igoera %14,4koa izan da 2022an. Eta datu horren harira Ogasunak eskainitako datuen arabera, inflazioak bost puntu baino ez zizkion eman baliabideen hazkunde horri. Montero+ren sailaren aurreikuspenen arabera, diru-sarreren igoera moteltzen joango da datozen urteetan, baina inflazioaren aurreikuspena baino hazkunde handiagoari eutsiko dio. Horrek agerian uzten du “baliabide publikoen hobekuntza, ekonomiaren bultzadak eta enpleguaren dinamismoak sostengatzen dutela”.
Defizita murriztu “2024rako proiektatzen dugun kontsolidazio fiskalaren datu horren alderik onena, murrizketa-politikarik egin gabe lortzea da; erabat bestela, pandemiaren krisialdian sektore guztiei laguntzen ahaleginduz eta Ukrainako gerraren ondoriozkoaren egoeran, beti ere, herrialdeko gehiengo soziala babestuz”, adierazi zuen Monterok. Gainera, Ministroaren ustez, hori guztia bateragarria izan da trantsizio ekologikorako, produkzio-ereduaren eraldaketarako eta bultzada digitalerako Europak ezarritako erronkak aurrera eramatearekin ere.
Testuinguru horretan nabarmendu nahi izan zuen Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak, Espainiako Gobernua hazkunde ekonomiko handia eta enpleguaren sorrera baliatzen ari dela BPGren gaineko defizit eta zorraren ratioak ahalik eta azkarren murrizteko. “Urtebetean aurreratuko dugu, 2024rako, BPGren gaineko defizit-ratioa %3ra jaisteko helburua” adierazi zuen.
En corto
Reglas fiscales
La Comisión Europea presentó esta semana su propuesta de revisión de las reglas fiscales, que contempla una senda de gasto sujeta a la deuda por país, pero con un ajuste anual mínimo del déficit del 0,5% del PIB para los años en los que se prevé que el desequilibrio negativo de las administraciones públicas supere el valor de referencia del 3%, un parámetro que España lograría cumplir ya en 2024. Además, serán los gobiernos de cada Estado miembro los que deban presentar sus propios planes de ajuste fiscal a medio plazo.