Apirilaren 1etik aurrera, 2022ko azken Ministro Kontseiluan onartutako arauaren arabera, langileek ez dute baja eraman beharrik izango enpresara. Indarrean dauden aldi baterako ezintasun-prozesuei eragingo die neurri berri horrek, baldin eta 365 eguneko iraupena gainditu ez badute.

Arauak ezartzen duenez, alten eta bajen mediku-parteei dagokienez, kopia bakarra emango zaio langileari, eta bigarren kopia bera eta kopia hori enpresan, erakunde kudeatzailean edo mutualitatean entregatzeko langilearen betebeharra ezerezean geratuko dira. Administrazioak berak jakinaraziko die enpresei, bitarteko telematikoen bidez, langileen mediku-parteak bidali direla, aldi baterako ezintasun-egoeran dauden pertsonentzat “arazoak sor ditzaketen” izapideak saihestuz.

Larunbat honetatik bertatik aurrera indargabe geratzen den ohiko modus operandi-an, mediku-agiriaz gain, baja, berrespen eta alta medikoko agiri medikoen paperezko kopiak ematen zizkion medikuak langileari, epe jakin batean, enpresan aurkez zitzan. Enpresak, bere aldetik, agiri horietan eskatutako zenbait datu bete eta erakunde kudeatzaileari bidali behar zizkion.

Orain, astelehenetik aurrera, baja, berrespen edo alta-ren mediku-partea luzatzen duen medikuak, kopia bat emango dio langileari, baina osasun-zerbitzu publikoak edo, hala badagokio, mutuak edo enpresa laguntzaileak bidaliko dizkio Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) bide telematikoz, bajako, berrespeneko eta altako parte medikoetan jasotako datuak. Berehala egin beharko du, eta, beti ere, bidali eta hurrengo egun baliodunean.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak, berriz, osasun-zerbitzu publikoko edo mutualitateko medikuek beren langileei buruz emandako bajako, berrespeneko eta altako mediku-parteei buruzko identifikazio-datu administratiboak jakinaraziko dizkie enpresei, “gehienez ere Institutu horretan jaso eta hurrengo egun baliodunean”.

Enpresek nahitaez transmititu beharko dizkiote GSINri, Datuak Elektronikoki Igortzeko Sistemaren bidez (RED), ministerio-agindu bidez zehaztutako datuak, berehala eta, nolanahi ere, baja medikoaren jakinarazpena jaso-tzen denetik zenbatzen hasita hiru egun balioduneko gehieneko epean.

Betebehar hori ez eginez gero, hala badagokio, Lan Arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legean (LAZL) jasotako arau-hauste arina izan daiteke, eta, kasu horretan, 70 eurotik 750 eurora bitarteko isunarekin zehatuko da. Igorpen hori ez da nahitaezkoa izango baldin eta langilea, RED sisteman sartzera behartuta ez dagoen enpresa edo enplegatzaile bateko kolektibokoa bada.

Medikuek, gainera, aldi baterako ezintasun-prozesuetan, adierazitakoak baino epe laburragoak ezarri ahal izango dituzte mediku-azterketarako, prozesuaren bilakaeraren arabera.

Bestalde, pentsioen erreformaren bigarren oina den Errege Lege Dekretu hau baliatu zuen Gobernuak, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioaren erregulazioan aldaketa berriak sartzeko, izapideak arintzeko eta prozesu horien betebehar burokratikoak ezaba-tzeko.