Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Eraikal programaren laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea ireki du, eraikuntzaren sektorean eraikuntzaren eta arkitekturaren kalitatea, jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko. Programak 1.070.000 euroko aurrekontua du 2023rako eta dirulaguntzak otsailaren 13a arte eska daitezke.
Zuzkidura horien hartzaileak hauek dira: bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresak eta profesionalak, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeak, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategiak, bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresa- eta profesional-taldeak edo -elkarteak, pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak.
Eraikalek bost diru-laguntza lerro ditu. Lehenengoa eraikuntzaren kalitatea hobetzeko berrikuntza-proiektu edo -azterketetarako da, bai eraikin berrientzat --eraginkortasun energetikoa, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren aplikazioa, proiektuaren kontrola eta --, bai lehendik daudenen birgaitzerako - domotikako soluzioen aplikazioa, ITE, kontserbazioari buruzko azterlanak, eraikuntzaren hobekuntza, etxebizitzen bizigarritasunari buruzko azterketa, besteak beste.
Bigarren ildoa tresna informatikoen garapenean eta sektorearen etengabeko prestakuntzan oinarritzen da, eta hirugarren ildoak bizitegi-eraikuntzan kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena sustatzea du helburu --BIM eta ISO-.
Halaber, energia-eraginkortasunarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ziurtagiriak ezartzen lagunduko da --hala nola LED edo Passivhau--, bai eta bizitegi-eraikuntzetako prozesuen industrializazioari buruzko azterlanak, proiektuak eta prototipoak sortzen ere.