2023rako defizit-mugak bertan behera uztea bermatu zuen atzo Diputatuen Kongresuak, Gobernuak “garaiz eta formalki” aurkeztu nahi dituen datorren urteko Aurrekontuetarako lehen urratsa emanez.

Ukrainako gerrak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean arau fiskalak hirugarren urtez jarraian bertan behera uzteko Gobernuak egindako proposamenak PSOE, Unidas Podemos, ERC, EAJ, EH Bildu eta Ciudadanosen babesa jaso zuen; gainera, alderdi popularra abstenitu egin zen. Horrenbestez, proposamenak aldeko 195 boto, kontrako 53 eta 95 abstentzio izan zituen.

Onespen zabal horrekin, ateak parez-pare zabalik daude datorren urteko aurrekontu-proiektua aurkezteko. Haziendako ministro María Jesús Monterok “epe barruan eta modu egokian” erregistratxreko asmoa adierazi zuen, eta negozia-tzerako orduan “erantzukizuna” eskatu zien talde guztiei.

Aurreko urteetan bezalaxe, arau fiskalak eteteko, Konstituzioaren 135.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legearen 11.3 artikuluan aurreikusitako salbuespenezko inguruabarrak betetzen direla onartzea eskatu zion Gobernuak Kongresuari, Europako Batzordearen irizpideak jarraituz. Horrela, 2023rako defizit-helburuak ez dira lotesleak izango, erreferentzia hutsak baizik, bai administrazio osoarentzat (BPGren %3,9, 2022an baino 1,1 puntu txikiagoa), baita azpisektoreentzat ere.

Arau fiskalak etetearekin batera, Gobernuak 198.221 milioi euroko gastu-muga onartu zuen – Kongresuak onartu beharrik ez duena –, hazkunde ekonomikoa, enpleguaren sorrera, inbertsio-ahalegina eta inflazioaren aurreko babesa sendo-tzeko helburuekin.

Gai horrekin jarraituz, Monterok inflazioa arintzeko neurrietako batzuk – besteak beste, erregaien hobaria – urte amaieratik aurrera luza-tzeko aukera aipatu zuen, baita beste berri batzuk gehitzekoa ere, nahiz eta horrelakorik ez egon aurreikusita gastu-sabaiaren kalkuluan.

Talde gehienak ados agertu ziren arau fiskalak bertan behera uzteko premiarekin, baina kritikak ere azaldu zituzten berrorekatzeko planik ez dagoelako eta errenta handietarako neurri fiskal berriak behar direlako. Horren harira aurreratu zuen Monterok, aberastasun handientzako aldi baterako zerga berri bat sor-tzeko aukera lantzen dabilela, 2023an indarrean sartuko litzatekeena, eta ondarearen gaineko zergaren apartekoa.

Hain zuzen ere, aberastasun handientzako zerga eskatzea izan zen Txema Guijarro Unidas Podemoseko bozeramailearen hitzaldiaren funtsezko puntuetako bat; horrez gain, emakumeen higiene intimoko produktuetarako eta albaitaritza-zerbitzuetarako BEZaren jaitsiera ere eskatu zituen.

ERCko diputatu Joan Margallek defizit-arauak bertan behera uztearen alde egin zuen “Ezohiko egoerek ezohiko neurriak eskatzen dituztelako”; baina “ausardia” ere eskatu zuen, hedapen-politikak sustatzeko Aurrekontu Egonkortasunaren Legea aldatu eta Konstituzioaren 135. artikulua indargabetzeko.

PdeCATek ere aldeko botoa eman zuen, hori justifikatzen duten inguruabarrak daudela iritzita; baita Ciudadanosek ere, erreforma fiskala eskatu zuen Mas Paisek, Coalicion Canariak, PRCk eta Teruel Existe alderdiak.