- Laguntzak berehala aktibatzeko eskatu zuen atzo Izaskun Bilbao eurodiputatuak, bost hilabetez Senegalen arrantzatu ezin izan duten euskal ontziei itsasora itzultzen lagun-tzeko, herrialde hartako agintariek ez dutelako bete Europar Batasunarekin sinatutako arrantza-akordioa.

"Euren jarduera nahitaez eteteagatik" profesional horiek konpentsatu egin behar direla defendatu du, eta "bi hamarkadatako ibilbide profesional bikainarekin, etxetik milaka kilometrora, "Europa" markari prestigioa emanez jarraitu ahal izan dezatela.

Euro-ganberako ordezkari jeltzaleak ohar baten bitartez gogora ekarri nahi izan zuen, euskal kanabera ontziek -sedalezko arrantzakoek- zer nolako "kalbarioa" jasaten ari diren, Senegalgo agintariek arran-tza-lizentziak ez emateko erabakiaren eraginpean daudelarik, nahiz eta ordaindu eta Afrikako herrialdearekin berritu berri den arran-tza-akordioaren babesten dituen.

Egoeran sakonduz, ontzi horiek artisau-arrantza teknika "bereziki jasangarria" erabiltzen dutela adierazi zuen, eta, lehenik eta behin, arrantzatzeko zailtasunak izan zituztela, ezin izan zirelako sartu euren zereginetarako erabiltzen zituzten beita biziko arrantza-lekuetara, eta, ondoren, behin betiko lizentziarik gabe geratu zirela tunidoen kanpainarako.

Europako Parlamentuko Arran-tza Batzordea Senegalen izan zen otsailean, Izaskun Bilbao txostengile izandako akordio hori betetzeko arazoak konpondu asmoz. Afrikako agintariek galarazi egin zieten ordezkari europarrei ontzi horiek bisitatzea, baina aukera izan zuten armadoreekin eta tripula-tzaileekin hitz egiteko.

Hilabete luzeetako gestioen ondoren, aurreko astean desblokeatu zen azkenean lizentziak ematea. Nolanahi ere, EAJko buruzagiak salatu zuenez, jarduerarik ezak eraginda "ontziek orain ez omen dute horni-tzeko baliabiderik, ez erregaia eskuratzeko ez eta mantentze-lanetako eta kontratazioko lanak egiteko ere". Bere esanetan, Senegalgo arrantza ministerioak hartutako jarrera eta erabakiek "kiebraren amildegian jarri dituzte, euren zeregina arte jasangarriekin eta kontrol zorrotzaren pean burutzen duten kanabera-ontzi hauek".

Izaskun Bilbaori deitoragarri iruditzen zaio arrantzale horiek "arrazoi osoz abandonatuta sentitu izana", eta "etxetik milaka kilometrora, bi hamarkada luzetako ibilbide gizatiar eta profesional bikainarekin jarraitu ahal izateko, aintzatespena eta babesa zor zaiela" aldarrikatu zuen, "lan gogor horrek prestigioa ematen diolako munduan Europa markari".

Horregatik guztiagatik eskatu dio komisarioari itsas eta arrantza funts europarrean aurreikusitako lagun-tzak aktibatzeko, jasangarritasunaren ekintzaile diren arrantzale horiek euren jardunera itzul ahal daitezen.

El ministro de Agricultura, Pesca y Alimentación, Luis Planas, afirmó ayer que no considera positiva cualquier medida que pueda debilitar la marca de vino Rioja, al ser preguntado sobre la posición del Gobierno español respecto a la propuesta impulsada por el PNV de crear una nueva denominación de origen específica en La Rioja Alavesa. En la rueda de prensa posterior al Consejo de Ministros, Planas indicó que el Ejecutivo central no forma parte del procedimiento, "en tanto que parte interesada", sobre la solicitud de inscripción de la Denominación de Origen 'Viñedos de Álava/Arabako Mahastiak' ante la Comisión Europea (CE).

l La marca. Añadió que Rioja es una de las grandes marcas del país, y por tanto, considera positivo todo aquello que pueda conducir a incrementar el peso y las ventas. Por el contrario, según ha continuado no considera positivo, aquello que pueda "debilitar" esta denominación de origen. No concretó sin embargo, si considera que esto puede fortalecer o debilitar la marca vinícola.