Ardi-esnearen prezioa %10 igotzea eskatu dute artzainek
- Abeltzaintzako azpisektoreetan izan den kostu-igoera aztertu ondoren, aldarrikapen bikoitza egin du ENBAk; zehaztuz, ardi-sektorean eragin erabakigarria duela animalien elikaduran eta energia elektrikoan gastuak handitzeak.
Zehazki, ENBA nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak ardi latxaren esnea biltzen duten gaztagileei aurreko kanpainako prezioa %10 igotzeko eskatu die; eta artzainei, berriz, “kontratuaren baldintzak berrikusteko eta prezioak negoziatzerako orduan ekoizpen-kostuak kontuan har-tzeko” aholkatu die. Ekoizpen-kostuak estaltzen ez dituzten kontratuak sinatzea legeak debekatu egiten duela adierazi du ENBAk.
Sindikatuak azaldu duenez, animalien elikadura %20-25 igo da batez beste. Kontzeptu horrek, ardi-ustiategi baten guztizko kostuen %33 suposatu ohi du, eta horri, etxola jezteko ezinbestekoa den energia-kostua ere gehitu egin behar zaio. “Artzainak jaso behar duen prezioa %10 igotzeko eskaera justifikatuta dagoela uste dugu”, defendatu du sindikatuak, bide batez, arkumearen prezioak ere igoera hori islatu beharko lukeela aipatuz.
ENBAk dei egin nahi izan die banatzaile talde antolatuei, “Eguberri aurreko egunetan eta Gabonetan ez dezaten arkumearen merkatua lehertu, beste zonalde edo herrialde batzuetako arkumeen inportazioan oinarritutako beheranzko eskaintzekin; eta tokiko arkumearen kontsumoa susta-tzeko ahalegin berezia egin dezatela, beti ere, balioan jarriko duen prezioan”. Era berean, eskari garbia luzatu diete banatzaileei, “bertako gaztaz hornitzeko garaian, bereziki Idiazabal gaztaren kasuan, kontuan izateko gaztagileek jasan dituzten eta jasaten ari diren kostuen igoerak”.
Temas
Más en Economía
-
El tirón de abril eleva las matriculaciones en Gipuzkoa un 5,6% en los primeros cuatro meses del año
-
Hacienda de Gipuzkoa devolverá desde el 2 de julio las aportaciones a los que cotizaron a una mutua antes de 1967
-
La venta de turismos en Euskadi rompe dos meses de caídas: repunta casi un 14% en abril
-
La gasolina toca un nuevo máximo anual y suma ya quince semanas de alzas