2.467 milioi euro bildu dira uztailera arte Gipuzkoan
- Joan den urteko apirileko, maiatzeko eta uztaileko diru-bilketa nabarmen jaitsi zen Gipuzkoan, covid-19aren pandemia arintzeko hartu ziren neurriengatik, hala nola, ordaindu beharreko aitorpenak atzeratzea eta gerorapenak eta itzulketak indartzea. “Horregatik ez da homogeneoa hilabete horien arteko konparazioa”, argitu du Foru Aldundiak.
Aurten %34,7ko igoera izan du iazko hilabete berarekin alderatuta. Foru erakundeak jakinarazi duenez, igoera horrek 2020ko ekitaldian baino 636 milioi gehiago utzi ditu foru kutxan.
Zehaztuz, 2020ko PFEZren eta ondarearen gaineko zergen kanpainetako sarrerak abuztuan kontabilizatu ziren; aurtengo ekitaldian, berriz, uztailean.
Gainera, aurreko hileko diru-bilketak, 147 milioiko aparteko diru-sarrera jaso du BEZaren lurraldeen arteko doikuntzaren kontzeptuan. Uztailera arte, diru-sarrera osoak % 23,3 igo dira, eta itzulketak % 0,9.
Zuzeneko zergen bilketa likidoa %47,9 igo da, zeharkako zergena %22,8 eta Estatuarekiko doikuntzena %31,5.
Errentaren gaineko zergari dagokionez, orain arterakoan Foru Ogasunak 86 milioi euro gehiago bildu ditu lan etekinengatik (% 9,8), hein batean aparteko diru sarrerak erregistratu direlako. PFEZren balantze osoa ere positiboa da, aurreko ekitaldian baino 277 milioi gehiago bildu baitira (%40).
Sozietateen gaineko zergari dagokionez, enpresa-irabaziak zergapetzen dituen kuota diferentzial garbiaren sarrerak 17 milioi igo ziren; diru-sarrera gordinak 18 milioi igo baitziren eta itzulketak milioi bat.
Bestalde, Foru Aldundiak kudea-tzen duen BEZari dagokionean, bilketa %27,3 igo da, alegia, 148 milioiko igoera.
Diru-sarrerak 15 milioi igo ziren (%2), 19 milioi gehiago itzuli dira (%4,6), eta lurraldeen arteko doikun-tzak 152 milioi igo dira (%74,7).
Zerga bereziei dagokienez, hidrokarburoen gaineko zergaren diru-bilketa % 15,6 igo da, horrek, aurreko urtean baino 31 milioi gehiago suposatu dituelarik. Tabakoaren gaineko zergaren diru-bilketa %7 jaitsi da, eta horrek 4 milioiko gutxitzea ekarri du.
Estatuarekiko doikuntzengatik metatutako diru-bilketa 48 milioi igo da aurreko ekitaldiaren aldean BEZan eta hiru milioi zerga berezietan.
Temas
Más en Economía
-
El consorcio vasco sigue negociando la entrada en Talgo
-
ALE fomenta el talento cooperativo con cursos a universitarios
-
El comercio guipuzcoano lidera las ventas en Euskadi y mantiene el empleo
-
Torres defiende la reducción de jornada y advierte de que "se equivocan" quienes dicen que "castiga a las empresas"