Baserriko belaunaldi berriak

22.11.2020 | 01:15

Bizitza osoan zehar baserrian bizi eta etorkizunean horretan lan egitea erabaki duten nekazari eta abeltzain gazteekin hitz egin du egunkari honek beraien egunerokotasunaren berri izateko

Baserrietako zereginak belaunaldiz belaunaldi oinordetzan jasotzen zituzten, garai batean, familiako gazteenek. Gurasoek erretiroa hartu ostean, seme-alabak arduratzen ziren animaliak eta baratzeak zaindu eta bizimodua aurrera atera-tzeaz. Gaur egun, bizitza modernora ohituta dauden gazteak nekez irudika daitezke baserrian lanean, ordu kopuru mugagabearekin eta oporrik hartu gabe.

Hala ere, badira oraindik gurasoen erreleboa hartu eta baserrira dedikatzea erabakitzen duten gazte ba-tzuk. Gipuzkoan esaterako, 23 pertsonek hasiko dute aurten beraien ibilbidea lehenengo sektorean. Horretarako, nekazariek enpresa berriak sortzea helburu duen Foru Aldundiaren Gazte Plana laguntza-deialdian parte hartuko dute. Aldundiak 906.280 euro eta aholkularitza teknikoa bideratuko ditu programa honetara, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko.

Egunkari hau lekuko hori hartuko duten lau gazterekin elkartu da, lehen sektorea nolakoa den azaltzeko.

datuak zenbakitan

23

Gipuzkoako 23 gaztek hasiko dute aurten euren jarduna lehenengo sektorean Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazte Plana deialdiaren laguntzarekin. Deialdi horren bidez, 40 urtetik beherako nekazariei enpresa berriak sortzeko dirulaguntzak eskaintzen dizkiete.

17

23 pertsona horietatik 17k dagoeneko martxan zeuden ustiapenetan jarraituko dute lanean.

6

Sei pertsonak nekazaritza-ustiategi berriak zabalduko dituzte.

17

Proiektu honetan parte hartzen dutenetatik 17 gizonezkoak izango dira eta emakumezkoak, aldiz, sei.

5

Bost urtetan zehar, dirulagun-tzez gain, aholkularitza eta langile-teknikarien laguntza jasoko dituzte baserritar gazte hauek.

7

Gipuzkoako eskualde guztietako ustiategiak badaude ere, Urola Kostako ustiategiak nabarmentzen dira aurten, zazpi, hain zuzen ere.

275

2004an Gazte Plana martxan jarri zenetik, 275 gaztek hasi dute euren proiektu profesionala programaren laguntzarekin.

%38

275 pertsona horietatik, %38 emakumeak izan dira.

%90

Nabarmentzekoa da ustiategien arrakastaren ehuneko altua, izan ere, Gazte Planean parte hartu duten ustiategien %90ak martxan jarraitzen baitu oraindik, eta proiektua bertan behera uzten dutenen ehunekoa oso baxua da.