Oiartzungo industria poligonoengarrantzia ukaezina da herriarentzat, baina baita Oarsoaldeakoeskualdearentzat, izan ere, 7.500enplegu sortzen baititu.
Bigarren sektoreak berebizikogarrantzia du Oiartzunen. Udalerriko poligonoen biziberritzearen adierazle nagusia izan da Lintzirin legegintzaldi honetan.
Legealdi hasieran trafiko arazo izugarriak zeuden Lintzirinen. Horrezgain, oinezko bideak egoera kaxkarrean zeuden, argiztapena ere faltazen eta errepidea ere konpondubeharra zegoen. Bestalde, azkenurteetan bertako bi enpresa handiitxi ziren, eta hondamen-egoeranzeuden eraikinak. Poligonoa orokortasunean hartuta, biziberritzeaklehentasuna zuela argi genuen.Horretarako trafiko azterketa egineta biziberritzeko proiektua egingenuen. Proiektu hori finantzatzekoenpresekin eta Foru Aldundiarekinhitz egin genuen, beraien inplikazioa lortzeko eta ekarpen ekonomikoa ere egiteko. Erakundeen eta bertako enpresen arteko elkarlanariesker Lintzirin berritzea lortudugu, espektatibak hobetuz. Horriesker, aipatutako bi eraikinetanaktibitate industrialarekin berriz hastea lortu dugu.
Lanbarren poligonoan erehobekuntzak egin dira, zeintzuk?
Lanbarren poligono logistikoa daeta desgaste handia du. Bertan urtero berritze lanak egin ditugu, etaazkenekoan Eusko JaurlaritzakoRenove planeko diru-laguntza erelortu dugu. Poligono honek mantenu lan handiak eskatzen ditu etaberaz, ezinbestekoa dugu laguntzakeskuratzea.
Etorkizunera begira zein da poligonoei begira egingo duzuen politika?
Poligono guztiek dute mantenubeharra. Legealdi honetan Lintziringo biziberritzea eta Lanbarren izandira aktuazio nabarmenenak, bainaIhurritan eta Arangurenen ere eginditugu lanak. Bestalde, hurrengolanak Ugaldetxo eta Talaian egingoditugu. Legislatura honetan poligono guztien (eremu publiko zein pribatuen) egoerari buruzko diagnostikoa egin dugu. Orain proiektuzehatzak gauzatu behar ditugu. Argidaukagu poligonoen mantenu etabiziberritzea lehentasunezkoa delaenpresentzako erakargarri izatenjarraitzeko. Horrek bermatuko baitu etorkizuneko kalitatezko enpleguak sortzea.
Lehen sektoreari dagokionez, 2016urtean Lurbizi egitasmoa abiarazizuen Oiartzungo Udalak. Zein da egitasmoaren helburua?
Azkeneko hamarkadetan gainbeheran egon bada ere, lehen sektoreak pisu handia izan du beti Oiartzunen eta berpiztu nahi badugu,ekintzaileei babesa eman behar diegu. Nola? Udaletik informazioaeskainiz, diru-laguntzak emanez,azken batean, proiektu hori aurreraeramateko beharrezkoak direnbitartekoak bere esku jarriz.
Emaitzarik eman du dagoeneko?
Sektore konplexua da, izan ere, aktibitate ekonomikoa izateaz gainera,bizitzeko modu bat da. Gainera, batzuetan baserria dutenek ez duteproiektu ekonomiko zehatzik eta, aldiberean, proiektua dutenek ez dute lureremurik. Lurbiziri esker, adibidez,Elika izeneko kooperatiba sortu etabi lanpostu sortu dira. Baratzetik eraprofesionalean bizi nahi zuten bainalurrik ez zuten, eta Udaletik lur eremu batzuk lortu ditugu. Bestalde,legealdiaren hasieran, herriko 50 batganaduzalerekin bildu ginen Oiartzungo larreen egoeraren diagnostikoa egiteko eta hortik larreen planadiseinatu dugu urtero 60.000 euroko aurrekontuarekin. ? O.P.