Síguenos en redes sociales:

Mahala enpresa gipuzkoarrak saria jaso du Bilbon

Mahala enpresa gipuzkoarrak saria jaso du Bilbon

bertako produktuak. Bilboko XII. Merkataritza Sariak ospatu ziren joan den azaroaren 27an eta bertan saria jaso zuen Mahala enpresa gipuzkoarrak Geuria Merkatua proiektua bultzatzeagatik. Sei urte bete dira Mahalak honako egitasmoa abiarazi zuenetik, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. Geuria Merkatua bertako produktuak saltzen dituen denda bat da. Bertan, modu ekologikoan landutako produktuak daude. Guztira, Euskal Herriko 1.000 produktu baino gehiago aurki daitezke Geuria Merkatuan. Denak kalitate eta zapore ezin hobeagoko produktuak dira, betiko moduan eta gertuan sortutakoak, eta ingurumenarekiko errespetuan landutakoak. Argazkia: Mahala