Urola Kostako ekintzaileen lana ezagutzera ematea da Ekitenen xedea
Udal Elkartearen Enpresa Sustapen Zerbitzuaren ekimena da honako programa
Urola Kostako Udal ElkartearenEnpresa Sustapen Zerbitzuko ekimenada Ekiten, Enpresari eta EkintzaileenEkosistema. Bailarako (Aia,Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian)ekintzaile eta enpresarien proiektueibultzada ematea du helburu, “gureeskualdeari onura ekonomiko etasoziala ekartzen baitiote”, azaldudute ekimenaren arduradunek.
Eskualdeko ekintzaileen lana azaleratueta ezagutzera emateaz gainera,beren arteko harremana sustatueta laguntza eta baliabideak eskaintzekoxedea du, izan ditzaketen beharreierantzuteko. Horretarako ekintzaileeta enpresariei elkarrizketakegin eta sare sozialen bitartez plazaratudituzte (Facebook, Twitter, Instagram).Horrez gainera, haienarteko harremanak sustatu etahaientzako baliagarriak diren topaketaketa elkartzeko tailer eta jardunaldidesberdinak gauzatzen ari dira.
Ekimen honek Gipuzkoako ForuAldundiaren laguntza eta babesajaso du “enpresak sortu eta garatzekoprozesuan laguntzeko programaren”baitan.
Aspaldidanik bultzatzen dute ekintzailetzaUrola Kostako Udal Elkartetik:“Duela 17 urte, enpresa berriaksortzeko laguntza zerbitzua jarrigenuen martxan. Udal Elkarteak,eskualdearen ongizatearen bultzatzaileizanik, beti izan du argiautoenplegua laneratzeko era baliagarriadela eta negozio berriek onuraeta aberastasuna dakarkiotelaeskualdeari, hauek baitira azkenfinean ekonomia mugitu eta lanpostuberriak sortzen dituztenak, hots,aberastasun iraunkorra eta pertsonenongizatea bermatzen dutenak.Eta administrazio publikoari dagokioenpresa berrien sorrera bultzatueta errazteko bultzatzaile izateaeta dinamizatzaile lana egitea”, adierazidu Maider Ibarbia Enpresa SustapenZerbitzuko arduradunak.
Aholkularitza eta baliabideakEnpresa Sustapen zerbitzuak eraaskotako zerbitzuak eskaintzendizkiete ekintzaileei, besteak beste:autoenplegurako orientazio etainformazioa; enpresa sortzekoaholkularitza eta laguntza; ideia garatzeko eta enpresa kudeaketariburuzko prestakuntza; enpresakudeatzeko gaietan kontsulta zerbitzua,diru-laguntzen informazioa;eta espazio eta baliabideak (ekitengunea, ekitaldi aretoak edo enpresaguneenpresa haztegia).
Urte hauetan zehar 1.000 lagunbaino gehiago pasa dira zerbitzutiketa 400 enpresa baino gehiago sortudira zerbitzuaren laguntzaz.Informazio gehiago: www.ekiten.org,www.urolakosta.eus eta943890808 telefonoan.
Más en Economía
-
Mendoza califica de “muy buena noticia para el país” la elección de CAF en Bélgica
-
Grupo Bellota cierra un convenio para cuatro años con subidas salariales superiores al IPC
-
Kutxabank cierra el primer semestre de 2025 con un beneficio neto de 332,4 millones, un 26,1% más
-
El BCE pone fin a una era de bajadas: mantiene los tipos de interés con la inflación ya bajo control