DONOSTIA. Donostiako lehenengo Starbucks dendak 18 pertsonei eman die lan eta 475.000 euroko inbertsioa izan du. Katearen Euskadiko bigarren denda da hau, 2015ko urrian Bilbon lehenengoa ireki ostean.
Antonio Garridok, Starbuckseko operazio zuzendaria, eta Laura Puetek, marketing zuzendaria, Europa Pressi adierazi diotenez, Bizkaiko hiriburuko irekiera horren ostean, orain Donostian zabaltzen dute eta Euskadin establezimendu gehiago irekitzea aurreikusten dute "aukera sortzen bada" eta "leku aproposa"-rekin jotzen badute beti ere.
Zentzu honetan, beren helburua dendak isolatuta ez geratzea da, denda komunitateak sortzea hain zuzen, bost, sei edo zazpi dendako komunitateak. Honela, logistikoki eta talde bezala dena errazagoa baita.
Garridok adierazi du 475.000 euro inbertitu dituela Starbucks-ek Donostiako denda berri honetan, 241 metro karratu dituena eta bi solairutan banatzen dena. 40 aulki ditu eta 100 metro karratuko terrazan beste 88 plaza ditu, Askatasun hiribidearen 40. zenbakian.