Síguenos en redes sociales:

Donostiako Piratak: pentsio duinen aldeko txupina

Jai giroa eta aldarrikapena uztartuz piztuko da festa gaur arratsaldean Flamenkan, non Donostiako Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariak protagonista izango diren, Ezkila kapitaina eta Mattirekin batera, noski.

Donostiako Piratak: pentsio duinen aldeko txupinaDonostiako Piratak

Dena prest Flamenkan Auzolanari Tiraka lelopean Aste Nagusi Piratari hasiera emateko. Ohi den bezala, Ezkila Kapitainak eta Mattik jaurtiko dute txupina gaur, arratsaldeko 19.30etan, Donostiako Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariak alboan izango dituztela. Izan ere, oraingoan ere aldarrikapenak egiteko abagune ere izango da piraten eremua eta aurtengoan pentsiodunen duintasuna izango dute aldarri. “Pertsona guztiak zahartuko gara eta, inoiz baino gehiago, beharko dugu duintasunez eta zaintzaz lagunduta bizitzeko testuingurua. Horretarako, ezinbestekoa da da sarea eraikitzea, soziala, noski, belaunaldi arteko elkartasunean oinarritutakoa, baina, baita ekonomikoa ere: publikoa eta kalitatezkoa. Eta horren aldeko borroka bizian ari dira haiek, pentsionistak”, azaldu dute Donostiako Piraten ordezkariek. 

Abordatzea, astelehenean (abuztuak 11), eta Piraten Eguna (abuztuak 15) izango dira hitzordu garrantzitsuenetakoak pirata partxea jartzeko asmoa dutenentzat

2018. urtean sortu zen Donostiako Pentsiodunen Mugimendua pentsioen balioa Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratu zezatela, edo gutxieneko pentsioa igo dezatela eskatzeko. Gaur egun, gutxieneko pentsioa igotzeko borrokan dihardute mugimenduko kideek, eta gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin pareka dezatela da haien eskakizun nagusia. 

Asko izan dira azken urteotan Flamenkara gerturatu diren eragile eta elkarte sozialak, besteak beste: Martuteneko Auzo Elkartea, Etxe Kaleratzeen Aurkako kolektiboa, Irutxuloko Hitza komunikabidea, Aborto Eskubidearen Aldeko Mugimendua, Altsasuko Gurasoak, NAIZEN elkartea, Euskal Herriko Bilgune Feminista edo Kaleko Afari Solidarioak.

“Donostiako Piratok argi dugu:beti egingo dugu bat bizi baldintza duinen alde eta edozein bazterkeria motaren kontra antolatzen diren eragileen borrokarekin”, azpimarratu dute. 

Zortzi eguneko egitaraua eta hamaika proposamen adin guztientzat

Abordatzea, astelehenean (abuztuak 11), eta Piraten Eguna (abuztuak 15) izango dira hitzordu garrantzitsuenetakoak pirata partxea jartzeko asmoa dutenentzat, baina ondo pasatzeko aukerak are ugariak izango dira datozen zortzi egunetan, egunez zein gauez, eta Donostiako hainbat tokitan (Flamenka, Lasta, Trinia, Mollaberri, Urgull, Intxaurrondo eta abar). 

Haurrek ere izango dute aukera beren ezpatak astintzeko: haur jolasak (bihar, 13.00etan, Urgullen, eta asteazkenean, abuztuak 13, 10.30etan, Zurriola hondartzan) eta abordatze txikia (ostegunean, abuztuak 14, 16.00etan) izango dituzte

Gaurkoan, esate baterako, kofradien bazkariak egingo dira festa girotzen hasteko. Biharkoan, berriz, Flamenkatik Urgullera igoera egingo dute, 12.00etan, eta arratsaldean, 20.00etan, playback lehiaketa egongo da Lastan. 

Astelehenean ospatuko da Abordatzea, Aste Nagusi Pirataren ikur bilakatu dena.

Haurrek ere izango dute aukera beren ezpatak astintzeko: haur jolasak (bihar, 13.00etan, Urgullen, eta asteazkenean, abuztuak 13, 10.30etan, Zurriola hondartzan) eta abordatze txikia (ostegunean, abuztuak 14, 16.00etan) izango dira, besteak beste, etxeko txikiek ondo pasatzeko izango dituzten une nagusiak. 

Flamenka eta Triniko kontzertuak

Ezin aipatzeari utzi, bestalde, Flamenka eta Trinitate Plazako guneetako gauak girotuko dituen musika eskaintza orotarikoa, tokiko musikariei lehentasuna ematen diena, anitza, euskalduna eta feminista. Guztira 16 kontzertu eskainiko dira bi guneetan. Flamenkan: Orekka erromeria (gaur); Izaki Gardenak eta Olatz Salvador (bihar); La Txama, Goxua’n Salsa eta Hofe (abuztuak 11); Maruxak, Labar eta Eusko Princess (abuztuak 12); Bengo eta Merina Gris (abuztuak 13); Añube (abuztuak 14); Sukena eta Marte Lasarte (abuztuak 15); Indabe eta Lukiek (abuztuak 16) talde eta bakarlariak igaroko dira Flamenka guneko oholtzatik

Eta, ohi bezala, proposamen txikiagoen zale diren piraton gozamenera bideraturiko programazioa hartuko du Trinitate plazak: Revolutionary Brothers (gaur), Peppermint Sextet (bihar), Andoni Ollokiegi (abuztuak 11), Larre (abuztuak 12), Badmintones (abuztuak 13), ON (abuztuak 14), Ekiza & Xak eta Pelax (abuztuak 15) eta La Jodedera (abuztuak 16) igaroko dira bertatik gaurtik aurrera. 

FLAMENKA ETA TRINIKO KONTZERTUAK, EGUNEZ EGUN


Gaur, larunbata 9

FLAMENKA

23.05 Orekka Erromeria

TRINIA

23.05 Revolutionary Brothers


Bihar, igandea 10

FLAMENKA

23.05 Olatz Salvador1.00 Izaki Gardenak

TRINIA

23.05 Peppermint Sextet


Astelehena 11

FLAMENKA

20.00 Goxua’n salsa

23.05 Hofe

1.00 La Txama

TRINIA

23.05 Andoni Ollokiegi 


Asteartea 12

FLAMENKA

20.30 Maruxak

23.05 Labar

1.00 Euskoprincess

TRINIA

23.05 Larre


Asteazkena 13

FLAMENKA

23.05 Bengo

1.00 Merina Gris

TRINIA

23.05 Badmintones


Osteguna 14

FLAMENKA

00.30 Añube

TRINIA

23.05 On


Ostirala 15

FLAMENKA

23.05 Sukena 

1.00 Marte Lasarte

TRINIA

23.05 Ekiza & Xak

1.00 Pelax


Larunbata 16

FLAMENKA

23.05 Indabe 

1.00 Lukiek

TRINIA

23.05 La Jodedera

Puntu morea kaian

Erasorik gabeko festen aldeko konpromisoaren bidean, aurten ere erasoak salatzeko puntu morea kokatuko da kai gunean eta, bertan salaketa egiteaz gain, behar lukeenari, Bulebarreko artatze-gunera akonpainamendua egingo zaio. “Kontziente gara artatzeak pertsona profesionalek egin behar dituztela, eta, horretarako, Udalak, Emagin elkarteak kudeatutako artatze-gunea jarriko du Bulebarrean behar duenari lehen arreta emateko”, argitu dute. 

Zentzu horretan, 2019. urtea bereziki latza izan zen, 24 ordutan sei eraso erregistratu ondoren, egun batez jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan baitzuten. 

Bestalde, abuztuaren 16an, arratsaldeko 19.30etan, agerraldi feminista egingo dute Flamenkan.