Abordaia Donostiara iritsi da. 17.00tik 19.00ra 200 ontzirekin eta 1000 piratekin festa handia piztu da. 16 urtetik gorako Kuadrilek barkuei azken errepasoa eman diete goizean.

Berrogeitamar antolatzaile inguru gerturatu dira goizetik festa behar bezala joan dadin. Parte hartzaileek denbora izan dute goizean dena prest izateko. Gaurko muntaia ordutegiak hauek izan dira: 9.30etatik 11.00etara lehenengoa, 11.etatik 12.30etara hurrengoa eta 14.00etan ontzi guztiak uretan ziren.