- Kresala Elkartea interes publikoko udal entitate izendatzea onartu zuen atzo udal Gobernuak. Elkartearen eskaera aintzat hartu du, izendapen hori lortzeko baldintza guztiak bete-tzen dituela ziurtatu ondoren: besteak beste, helburuak interes orokorra sustatzekoak dira eta gizalegezkoak eta kulturalak; eta bere jarduerarekin, hiriaren interes publikoari laguntzen dio.