Txomin Eneako BOEak birtualki bisitatu daitezke
- Donostiako Udalak Txomin Eneako Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskatzaileen eskura jarri ditu Hiruditek enpresak garatutako bisita birtualak, 3D teknologiaren bidez etxeak ezagutzeko. Tresna horri esker, birtualki joan daitezke gela bakoitzetik edo ibilbide automatikoaz gozatu dezakete botoi bat sakatuz. Bisita horiek VR betaurrekoekin ere egin daitezke.