Bera Bera berritzeko lanak esleitu dituzte
Lehen fase honetan Zuhaixken pasealekuan irisgarritasuna hobetu eta espaloiak zabalduko dituzte
donostia - Bera Bera ingurua berrurbanizatzeko lanak esleitu zituen atzo udal Gobernuak. Lehen faseari dagozkion obrak, 1,4 milioi euroko kostua izango dutenak, datozen asteotan abiatuko ditu Altuna y Uria enpresak.
Zehazki, Zuhaixken pasealekuan arituko dira, baita Hegaztien pasealekuaren zati batean ere. Irisgarritasun arazoak konponduko dituzte, espaloiak zabaldu eta errepidea estutu. Trafikoaren abiadura ere murriztuko dute eta, gehienez, 30 kilometro ordukoa izango da (tarte batzuetan, 20 kilometro ordukoa). Oraingo noranzkoak mantenduko dituzte bi pasealeku nagusiek, baina biak lotzen dituen zeharkako bidearen eta Atletico San Sebastianen aparkalekuaren arteko tartea jaisteko izango da bakarrik (bidegorria jarriko dute).
Lan hauek bigarren fase bat ere izango dute eta horretan lanean ari direla jada esan zuen atzo Eneko Goia alkateak. Hegaztien pasealekuaren gainerako zatia eta merkataritza gune inguruko aparkalekuak berrituko dituzte orduan. - N.G.
Temas
Más en Donostia
-
Donostia retirará este lunes varios árboles con afecciones en el tráfico
-
Parketarrak ofrecerá juegos en euskera en 22 parques y plazas de Donostia
-
Vecinos de Manteo aseguran que las obras del GOe suponen "un perjuicio" para la movilidad en el barrio
-
Representantes municipales y forales condenan la última agresión sexual en Donostia