Donostiaren argazkia, 100 ikuspegi desberdinetatik
'Begirada garaikideak’ erakusketak donostiarrek ateratako 800 irudi biltzen ditu Zuloaga plazan
donostia - Begirada garaikideak erakusketa inauguratu zuten atzo Zuloaga plazan (abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai): adinak hiria ikusteko eta bizitzeko moduan zer-nolako eragina duen pentsaraztea da erakusketaren muin eta mamia. Hala, adin guztietako 100 herritarrek erabili eta botatzeko kamerekin ateratako 800 argazkik osatzen dute erakusketa.
Batak bestearekin antz handirik ez duten pertsonak espazio berean bizi dira, hiri berean, eta garaikideak dira, sasoi berean bizi direlako denak. Eta bakoitzaren hiriarekiko ikuspegia bizi-esperientzia pertsonalen ondorio zenbateraino den gogoeta egitea da helburua. Parte hartu dutenen artean sukaldari-tza-ikasle bat dago, moja bat, irakasle bat, artista bat, arkitekto bat, polizia bat, ekintzaile bat, diseina-tzaile bat? Zortzi galderari bisualki erantzuteko eskatu zitzaien, argazkien bidez: Zein da Donostian gehien atsegin duzun lekua? Non erlazionatzen zara besteekin? Zer lekutan ematen duzu denbora gehien? Zerk liluratzen zaitu?
Hiriko parke eta berdeguneetan ateratako argazkiak daude erantzunen artean, Nautikoan ateratakoak... Baina baita intimitate handieneko espazioetakoak ere: etxekoak, esate baterako. Antola-tzaileen arabera, ondorio nabarmenena da pertsona bakoitzak bere erara interpretatzen dituela espazioak, leku bakoitzak esanahi pertsonal jakinak dituela. Hala ere, elementu, ilusio eta motibazio komunak ere badituzte erakusketan parte hartu dutenek: “Denok hiri berean bizi gara eta hiria begirada guztien baturaren ondorio da, horri esker da posible denon arteko bizikidetza”.
Donostiako Udalak bultzatu du erakusketa Donostia Lagunkoia planaren baitan eta Tabakalera-Ubik Sorkuntza Liburutegia eta MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala izan dira laguntzaile.
“Ekimen honek erakusten du aniztasunean beti daudela pertsonak lotzen dituzten faktoreak. Kasu honetan, hiria bera da lotune horiek sortzeko eta ikusarazteko topagunea. Donostia inperfektu, inklusibo eta ameslari baten murala eta mosaikoa da erakusketa hau”, esan zuen Eneko Goia alkateak atzoko ekitaldian. - N.G.
Más en Donostia
-
Donostia defiende su apuesta para ser ciudad de referencia en la biociencia
-
“La biociencia necesitan un ecosistema activo y políticas que lo favorezcan”
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La 'zona cero' de las obras del metro en Donostia recupera la normalidad siete años después