Piratek irratsaioa estreinatuko dute
Badiako uretan nagusi, hiri osoa konkistatzea lortu dute azken urteotaneta aurten Donostiako uhinak erebereganatu nahi dituzte. Karramarroenuhartea irratsaioak Donostiako Piraten AsteNagusiko nondik norakoak kontatu etazabalduko ditu gaurtik aurrera. Lanak izango dituzte, 100 ekitaldi baino gehiago prestbaitituzte.
Irratsaioa aurtengo nobedadeetako bat daeta, bestea, kofradien eguna antolatu dutela lehenengo aldiz (asteazkenean), Donostiako Piratak kolektiboa osatzen duten taldeak elkartu eta batera Flamenkan disfrutatzeko eguna.
Gainerakoan, urteroko errezetarekin helduko dira gaur Piratak: jolasak, bazkariak,musika, txarangak eta bestelakoak egunez,gazte eta haurrentzat; eta kontzertuak gauez.Flamenkan jarriko dute kanpaleku nagusia,metro batzuk mugitu behar izan badute ere:Eusko Jaurlaritzak ohiko kokagunean (Portaaviones eraikinaren parean) kontzerturikezin dela egin eta eszena edo agertoki nagusia lekuz aldatu behar izan dute. Kaian bertan egongo da jaigunea, baina Alderdi Ederretik pixka bat gertuago. Azken ordukoaldaketa arazoa izan dela salatu zuten jaienaurkezpenean Piratek antolakuntzarako, baina oztopoak oztopo 17. Aste Nagusirako prestdaudela ere bai.
Jai alternatiboak eskaini nahi dituzte,“herrikoiak, euskaldunak eta parekideak”.Kortsarioen Donostian, izan pirata! leloaaukeratu dute gazteak etxetik atera eta festagunera erakartzeko: garai batean soldatapean sakeatzen aritzen ziren kortsarioeknolabait indarrean jarraitzen dutela eta haieiaurre egiteko mezua helarazi nahi dietedonostiarrei. Horretarako egitarauan prestatutako ekitaldietan parte hartzeko deia ereegin diete.
Betikoak eta berriakAbordatzea, ikur
Ekitaldi horietan jendetsuena, nola ez, asteleheneko abordatzea izango da, Donostiako Piraten ikur nagusia eta proposamen beteranoena ere bai. Banderez, kolorez, gogozeta irriz beteko dute portua Kontxarantzabiatuko diren baltsek beste behin ere. Aurten, gainera, txalupa modukoak sortzen aritzen diren kuadrillak motibatzeko sariberezia ere sortu dute, baltsa politenak jasoko duena.
Jada galdu ezineko hitzordu bihurtu direnbeste batzuk ere izango dira aurten, biharkoerromeria eguna Urgullen edo Triniko afari musikatuak, besteak beste. Haurren eguna ere izango da (ostegunean), abordatze txikia, olinpiadak eta bizifestarekin, baita gazte eguna ere (ostiralean).
Kofradien eskutik, Flamenkatik harago ereiritsiko dira Piraten konkistak eta programaberezia izango dute, adibidez, Intxaurrondon (bihar) eta Grosen (asteartean).
Eta jaien programa ofiziala bukatuta, datorren igandean ere jai giroan jarraituko dutePiratek festa apur bat luzatuz: urteromoduan, Irrikitaldiarekin agurtuko dutehaien Aste Nagusia.
Más en Donostia
-
Las carabelas portuguesas provocan numerosas picaduras en tres de las cuatro playas de Donostia
-
EH Bildu pide a Goia que active las medidas recogidas en las leyes de vivienda
-
Donostia destina una partida de 50.000 euros para el fomento del euskera en sus barrios
-
El índice de referencia para regular el alquiler en Gipuzkoa no se publicará hasta finales de septiembre