Donostiako Piratak indartsu datoz aurtengoedizioan. Izan ere, gaurtik datorren larunbatera bitartean, 21 musika taldek (2018. urteanhamabost izan ziren) mugimenduan jarriko dute Flamenkako gunea. Estilo desberdinak entzungo dira egunero(rock, pop, punk, ska, hip-hop, dancehall, reggae edotafolk doinuak) helburu berarekin: jai eraldatzaile, pirata,aske eta feministak izatea. Modu honetan, aurten ere, antolatzaileen erronka nagusia agertokietan sarritan murritza den emakumeen presentzia indartzea izango da.
Gero eta emakume gehiagok egiten dute salto taula gainera eta horren isla aurtengo musika egitarauan ikusikoda. Portuan arituko diren 21 taldeetatik hamabostetanemakumeen presentzia izango da: Ezten Giro, The Lizards,McOnak, Xavi Sarriá, Flaca, Alvva, Brava, Nizuri Tazuneri, Tribade, Izaki Gardenak, Grises, Skabidean, Gora Etorri, Liher eta The Baboon Show taldeetan.
EGUNEZ EGUN Flamenkako agertokian aniztasuna izangoda nagusi: talde gazteak, beteranoak, bertakoak eta kanpokoak pasako dira kaiko gunetik. Gau batetik bestera musika estiloak guztiz aldatuko dira; egun batean hip-hop abestiak entzungo diren moduan, bestean punk-rock doinuinkorformistekin gozatzeko aukera izango dute kaira gerturatzen direnek.
Ohitura den moduan, erromeriak emango dio hasieraAste Nagusi Piratari eta gaur gauean Ezten Giro taldeakirekiko du 23.05ean musika jardunaldia. Gazteak eta ezhorren gazteak dantzan jartzeko helburuarekin, denokdakizkigun abestiak joko dituzte. Bihar, kresten eta galtzapuskatuen gaua izango da: izan ere, punk-rock eta oi! doinuek Flamenka buruz gora jarriko dute 23.05etik aurrera. Bartzelonatik datorren The Lizards taldeak, KalekoUrdangak euskaldunek eta Rude Pride madrildarrek distortsioari gogor emango diote gau basati honetan.
ZE ESATEK!-EN AGURRA Astelehenean, abordatzeareneguna eta despedida gaua izango da. McOnak, 2011.urtean Lekeition sortutako folk-rock taldeak, abordatzea amaitu ondoren girotuko du Donostiako portua,19.30etik aurrera. Gauean, 23.05etatik aurrera, ObrintPas taldean abeslari izandako Xavi Sarriá izango dataula gainean, oraingoan, bakarkako proiektuarekin.Egunari amaiera hunkigarria emateko, Ze Esatek! talde gipuzkoarrak bere ibilbideko azkeneko kontzertuaemango du Flamenkan eta agur esango die agertokieihamar urteren ondoren.
Asteartean hizkuntza desberdinetako rap/trap musikaizango da nagusi. Hasteko, 23.05etik aurrera, Bilbotik etaDonostiatik datorren Nizuri Tazunerik (t)rap/elektronikasoinuetan murgilduta dagoen bikoteak ekingo dugaua; jarraian, Tribade, hiru emakumez osatutakoBartzelonako taldeak, musika urbanoa ekarriko du.Gaua amaitzeko, Shotta, Sevillatik datorren rapabeslari ezagunak, Felicidad edo Sonrisas y lágrimas abestiak interpretatuko ditu Flamenkan.
Asteazkenean, Dabadabako harrobitik ateratakohiru DJ izango dira eszenan: Flaca, Alvva eta Brava DJ. Hiru emakume hauek ez dira orain arte elkarrekin igo oholtza gainera eta gau berezia izangoda beraz gaueko 00.30etik aurrera, dancehall, rap,reggaeton eta trap musika estiloak gustuko dituztenentzat.
MADELEINEREN ITZULERA Ostegunean, 23.05etikaurrera, rock-folk, indie-rock eta psikodelia gauaospatuko da. Hasteko, 2012an Gasteizen sortutakoIzaki Gardenak, pop, folk doinuak jorratzen dituentaldea, izango dugu taula gainean. Jarraian, indie,pop eta psikodelia estiloak landuz, Madeleine helduko da, hiru urteren ondoren agertokietara bueltatuko den talde donostiarra. Bukatzeko, Grises,Zestoatik datorren indie-rock taldea izango da.
Ostiral gauean, 23.05etik aurrera, gorputza mugimenduan jartzeko helburuarekin, Skabidean, Nafarroatik datorren ska-reggae taldea izango dugu.Ondoren, Bad Sound eta, bukatzeko, Gora Etorritalde gazteak Flamenkako festa amaituko du.Liher eta The Baboon Show taldeak izango dira AsteNagusi Piratari bukaera emango diotenak. 23.05ean, Liherrek, rock melodikoan murgildua dagoen laukoteak, hasiko du gaua. Ondoren, The Baboon Show suediarrak izango dira, punk-rock doinu zorrotzak aurkezten.