Síguenos en redes sociales:

Apirilean zabalduko dute haurtxoko eta gazteleku berria

Altzako Bertsolari Txirrita kaleko 31 eta 33. zenbakietan kokatuta, bost hezitzaile arituko dira instalazioetan lanean

Apirilean zabalduko dute haurtxoko eta gazteleku berriaIker Azurmendi

donostia - Altzako Bertsolari Txirrita kaleko 31 eta 33. zenbakietan kokatutako haurtxoko eta gazteleku berriak apirilean zabalduko ditu ateak. Lanak aurreratuta daude jada eta instalazioak bertatik bertara bisitatu zituzten atzo Eneko Goia alkateak eta Martin Ibabe Gazteria zinegotziak (behin-behineko gimnasioa ikusten ere izan ziren).

Guztira 550.000 euro baino gehiago bideratu ditu Donostiako Udalak haurtxoko eta gazteleku berria egokitzeko lanetara. Jolasteko lekuak daude, baita tailerra, biltokia, bulegoa eta komunak ere.

Goiak aurreratu zuenez, bost hezi-tzaile arituko dira lanean Bertsolari Txirritako espazio honetan apiriletik aurrera eta dagoeneko ari dira haiek kontratatzeko lanetan.

Donostiako Udalak zuzenean kudeatutako bederatzigarren gunea izango da hau, dagoeneko beste zortzi auzotan baitauzkate haurtxoko eta gaztelekuak: Aieten, Amaran, Antiguon, Bidebietan, Egian, Grosen, Intxaurrondon eta Martutenen.

Haurtxokoek sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak eta tailerrak antolatzen dituzte eta gaztelekuak, aldiz, 12 eta 17 urte bitarteko gazteen topaleku dira. Asteburuetan zabaltzen dituzte ateak batez ere, baina opor garaietarako programazio berezia ere prestatzen dute.

roteta Altzari dagokionez, urteak daramatza lanean Roteta Berri haurtxokoak (Herrera pasealekuan kokatuta, 70. zenbakian). Ez da Udalaren zerbitzu bat zuzenean, baina diruz laguntzen dio haurtxokoa kudeatzen duen taldeari (Txominen ere formula bera erabiltzen dute). Rotetakoek lanean jarraituko dute eta apiriletik aurrera, horrela, bi gune izango dituzte aukeran Altzako gaztetxoek. - A.Z.