DONOSTIA. Anoeta Kiroldegiko administrazio kontseiluak aho batez onartu du gaur goizean, Anoetako Estadioa berritzeko lanen 1. eta 2. Loteen kontratuen aldaketa.

Kontratuaren exekuzioan hiru gertakari izan dira, hain zuzen ere, lanen garapenean eragina izan duten hiru gertakari. 2017ko azaroan, Hegoaldeko harmaila eraikitzen ari zenean, lurpeko hainbat hodi agertu ziren, eta horrek obran lau hilabeteko atzerapena ekarri du.

Halaber, kultur etxea eta federazioak lekuz aldatzeko proiektuaren zehaztapenek Estadioaren zokaloa aurreikusitakoa baino handiagoa egiteko beharra ikusi zuten, hain zuzen ere, 2,50 metrotik 3,2metrora. Eta horrek beste bi asteko atzerapena suposatu du.

Era berean, Hospitality delakoaren proiektuaren onarpenak - Real Sociedad-ek egin beharreko proiektua - Estadioan aurreikusita zeuden igogailu kopurua handitzea ekarri du. Eta ondorioz, estruktura-proiektuan hainbat doikuntza egin behar izan dira, eta beraz, beste bi asteko atzerapena ekarri du.

Hori guztia dela-eta, behin behineko kontratuaren exekuzioaren aldaketa egin behar da. Eta kontratistak hala dio aldaketa espedientearen audientzia dokumentuan, aldaketaren arrazoia dela giza-baliabide gehiago behar direla eta, ondorioz, kostua handitzen dela, izan ere, lanak kontratuan ezarritako eta eskainitako epea bete baino lehen amaitu behar dira.+

Eta nagusiki kostuaren handitzearen arrazoia honakoa da: aurreikusitakoa baino txanda gehiago egin - goizez eta gauez, eta larunbatetan zein igandetan lan eginez - eta langile gehiago behar direla.