donostia - Aste Nagusiko azken gonbidatuak Su Ta Gar taldekoak izango dira gaur gauean Donostiako Piraten La Flamenka gunean. Ordua zehaztu gabe zegoen hasieran, baina badirudi gauerdian hasiko direla jotzen eibartarrak portuan. Atzo 27 urte bete ziren lehen kontzertua eman zutela eta urte hauen guztien ondoren indartsu jarraitzen dutela erakutsiko dute berriz ere.

Saguesen, berriz, taula gainera igoko diren azkenak Remember Queen Word Tour ikuskizunaren arduradunak dira. Mundu osoan aritu dira jada Freddy Mercuryren omenez haren kantak abesten. Piero Venery italiarrak hartzen du Mercuryren papera kontzertuan eta banda britaniarraren doinu ezagunenekin dantzan jarriko dituzte gaur Saguesen biltzen direnak. Ohi bezala, haien emanaldia 23.45ean hasiko da, ikuskizun piromusikalaren ondoren. - N.G.